Communaute de communes de Hasparren

  • Increase font size
  • Default font size
  • Decrease font size
Hazparneko Lurraldea eremua

HITZALDIA

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Ekainaren 2an, ostegunez, Aiherran, Denen Etxean, euskarazko hitzaldia bapateko itzulpenarekin.

Kike2016afitxaOKweb

Euskaldunak XX1. mendean: nola aldatu(ko) diren gauzak kamarada !  

XX. mende erditik euskarak eta euskal komunitateak funtsezko aldaketak bizi izan ditu : ezaugarri sozioekonomikoak, hizkuntza bera, globalizazioa, teknologia berriak, eta bestelako faktoreek gure errealitate soziolinguistikoaren eraldaketan eragin handia ukan dute. Hizkuntzaren egoera eta etorkizunari buruzko irakurketa eskainiz, Kike Amonarriz soziolinguista, umorista eta kazetariak, gogoetarako bideak irekitzeko gomita luzatzen digu, molde dinamiko eta harrigarrian

Belzuntze elkartearekin antolatua.

 

MINTZAPLAZA 2016

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

MINTZAPLAZA,euskal eleketa gaualdia.mintzaplaza2016afitxaweb2

Euskaldun berri, euskaldun zahar, euskaldun nerabe, euskaldun herabe, euskaldun haundi, euskaldun kaxkar, kalakan aritzea ez baita beti aije, bainan etxean egoitea baino hobe !


Iaz bezala, Hazparneko Lurraldea Herri Elkargoak, Hazparneko Gau Eskolarekin, Mintzaplaza antolatzen du.
Euskaraz mintzatzeko sekulan atxemana izan den estakururik erretxena. Untsa irri egiteko ere memento bikaina !
Aurten, lekuz aldatzen gira, Lekorneko Herriko Etxeak bere gela berria uzten baitigu.

Printzipioa beti bera da : mahai batzu / gai ezberdinak / 10 minuta gai bakotx, jokoen bidez... eta aldizkatzen gira!


Beraz hitzordua emaiten dautzuegu maiatzaren 12an, ortzeguna, Lekorneko Hodi Aldean gelan, 20:00tan.

web1

 

Arte eta kultur heziketarako baliabide berri bat

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
Hazparneko Lurraldea eta Errobi Herri Elkargoek « Arte eta kultur heziketarako lurralde kontratu » bat izenpetuko dute laster, Errobiko eta Hazparneko Lurraldeetan, Arte eta Kultur Heziketaren garapena sustatzeko. Lurraldeko haurrekin eta gazteekin arte eta kultur alor desberdinak jorratzea ahalbidetzen duen engaiamendu bat da « Denendako kulturaren » alde, bi Herri Elkargoen lurraldeetan. Sentsibilizazioa eta sormena bultzatzeko ibilbide batzuen bitartez, zirkuaren, antzerkiaren, musikaren eta arte plastikoen alorren ezagutzea proposatuko da.

Irudian klik egizue irakurtzeko.

     
 

2016ko urtarrileko aldizkaria hor da!

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Hazparneko Lurraldeko aldizkaria argitaratua izan da!

webazala

 

Bigarren ale honetan, bidean diren proiektuei buruzko artikuluak aurkituko dituzue, Euskal Herriko HELEP, Herriarteko Tokiko Hirigintza Plana, ekonomia, kultur agenda, etab.

Irudian klik egizue irakurtzeko.

Irakurketa on deneri!

 


JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL