Communaute de communes de Hasparren

  • Increase font size
  • Default font size
  • Decrease font size
Hazparneko Lurraldea eremua

Bonne Année! Urte Berri On!

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

urteberrioncchazparne

 

Pack Euskara 2 2015

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

2012 urteaz geroz, Hazparneko Lurraldea, Euskararen Erakunde Publikoarekin partaidetzan, haur sortu berrien gurasoak euskararen transmisioari buruz sentsibilizatzeko dispositibo bateratu batean engaiatu zen. Geroztik, lehen dispositibo bat, Pack euskara I, haur sortu berrien gurasoer banatua zaie lurraldean gaindi.

 pack2 2015b  Pack2 2015bweb

 

Lehen dispositibo honen jarraipenean, bigarren urrats bat pentsatua izan zen, Pack euskara 2 igorrriz, 18 hilabete eta bi urte eta erdi artean dituzten haurren gurasoei. Denak gutun azaletan sartu eta, Pack euskara 2 delakoak igorriak izan dira egun hauetan. Gutun azal pollit bat da, eta barnean gurasoek aurkituko dituzte : “Euskara eskolan, ttantto bat gehiago zure haurrarentzat” liburuxka, “Pipas eta kanabera magikoa” liburua, ELKARek argitaratua, (frantsesezko itzulpenarekin orri baten gainean), eta “Marijane Kanta Zan” Oskorri taldearen diskoa.

Liburuxka PDF formatuan.

Xehetasun gehiagorentzat : Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

 

Lurraldeko haurrei « 01.01 » ikusgarria miresgarria iruditu zitzaien

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

01.01.lagunarte

Aurten, Hazparneko Lurraldeak LagunArte konpainiaren partaidetzarekin, lurraldean eskolatuak diren haurrendako ikuskizunetako arteen sentsibilizazio lan bat bultzatu du. Partaidetzaren azken proposamena, « 01.01 » ikusgarria, atabalari eta musikari batekin, mutxikoer buruzko EliralE eta LagunArte konpainien sorkuntza izan da.

Jose Cazaubon eta Jokin Irungarai antzezleek, Hazparneko Lurraldeko bidexkak zeharkatu dituzte, haien Maritxu tandem gainean, Bezkoitze, Bastida, Izturitze, Aiherra, Donoztiri, Donamartiri, Lekuine, Lekorne eta Hazparneko hirugarren mailan (CE2, CM1, CM2) diren haurren ezagutza egitera eta « 01.01 » ikusgarria aurkeztera.

400 bat haur eta haien irakasleak, ikusle eta partehartzaile bilakatu dira « 01.01 », dantza eta musika ikusgarriaren barne. Gorputza eta atabalaren erritmoen bidez, artistek, bi hizkuntzak elkartzen zituen diskurtso baten sortzea lortu dute. Ikusle gazteek haien iritzia, biziki baikorra, gurekin partekatu zuten : « Irrigarri zen ! Bizikletatik erortzen ziren ! » « Bizikletarekin musika egiten zuten! » « Denen aintzinean dantzatu genuen! »

 

 

Modernizazio Operazio Kolektiboa

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Enpresendako diru laguntza!

Ofiziale, saltzaile, zure enpresaren modernizatzeko proiektua…? Hazparneko Lurraldea Herri Elkargoak laguntzak proposatzen ditu !

Modernizazio Operazio Kolektiboa zer da ?

Modernizazio Operazio Kolektiboa (OCM) ALDATU Enpresen laguntza zentroak eramaiten duen egitaraua da (05.59.70.28.89), Hazparneko Lurraldea Herri Elkargoak eman dion eginkizunaren barne, hots gure baserrialdeko lurraldeko saltzaile eta ofiziale dinamika sustatu, enpresendako laguntza zuzenak eta ekintza kolektiboak plantan emanez.

OCM norentzat da?

Ofiziale, saltzaile, ALDATU enpresendako laguntza zentroak laguntzen zaituzte !

Laguntzen ukaiteko baldintzak :

- Hazparneko Lurraldea Herri Elkargoan kokatua izan,- Bere betebehar fiskalak eta sozialak ordainduak izan,- Kontu-ikuskatzea egina izan,- Milioi bat baino apalagoa den urteko negozio zenbatekoa ukan.

Modernizazio Operazio Kolektiboa noiz da ?

Ekintza kolektibo berri hau 2015 et 2016 urteetan bakarrik iragaiten da.
Beraz, ez gehiago beha egon!

-------------------------------------------------------------------------

Beste edozein informaziorendako, deitu :
Louisette DARGUYALDATU enpresen laguntza zentroa : Tel : 05.59.70.28.89 - Mél :  Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu  
www.aldatu.org 

 


JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL