Communaute de communes de Hasparren

  • Increase font size
  • Default font size
  • Decrease font size
Hazparneko Lurraldea eremua

Lurraldeko etxebizitza politika

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

'Définition de la Politique Habitat Communautaire" dokumentua deskargatu

Erronka ekonomiko, sozial eta iraunkorrei arrapostu emaiten dien lurralde proiektu batean manera boluntaristarekin engaiaturik, Hazparneko Lurraldeak gogoeta bat abiatu nahi izan du tokiko eragileekin eta instituzioekin etxebizitzari buruz.    

briscous3Alabaina, bere kokapen estrategikoak, eta bere ingurumenaren kalitateak hiriko eta baserriko erronkak eragiten dituzte. Baionako hirigunearen hurbiltasunari eta bizimoldeetan usaien aldaketei lotuak diren bilakaera soziodemografikoek gure lurraldearen erakargarritasuna eta etxe eta lurren merkatuaren kiski-kaskak berresten dituzte.

Bereziki populakuntza harrera eta diru baliabide mailan azpian jokoan denari aurre egiteko, hautetsiek deliberatu dute zinezko espazio esku hartze estrategia baten finkatzea, koherentea eta lurraldeari lotua, funtsezko gogoeta baten eramaiteko etxebizitzari buruz, eta erreferentzia esparru baten ukaiteko, haien tokiko politika gidatuko duena etxebizitza mailant.

Dokumentu hau 2013ko ekainetik 2014ko martxoa arte eramana izan den ikerketa baten emaitza da. Lurralde diagnostiko bat aurkezten du (egoera sozio demografikoa, dinamika ekonomikoen egoera, eta bizitegien eta merkatuaren funtzionamenduaren egoera). norabide estrategikoak eta elkargoko garapen aitzin ikuspen bat etxebizitza mailan.

 

Euskararen erabileraren sustatzea

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Hobekuntza kontratuaren izenpetzea Hazparneko Lurraldea, Hazparneko Herriko Etxea eta EEP-ren artean


Euskararen Erakunde Publikoak esperimentazio bat abiatu du Itsasu, Hazparne eta Mauleko Herriko Etxeekin, haien zerbitzuetan euskararen erabilpena sustatzeko. Esperimentazio horretan, Herriko Etxe bakoitzarekin eta haien Herri Elkargoarekin hobetze kontratu bat adostu da, non zerbitzuz zerbitzu euskararen erabilpena sustatzeko neurriak zehazten diren.

Hobetze kontratuak, euskarazko harrera bat proposatzeko nahia agertu duten langileetan oinarrituz eraiki dira eta, kasuan kasu, formakuntza saioak ere aurreikusten dituzte.

Adibide gisara, harrera, komunikazioa, kultura, gazteria, kirolak, egoera zibila, zerbitzu sozialak... dira euskarazko harrera proposatuko duten zerbitzu batzuk. Bi (Itsasu), edo sei urteko iraupenarekin (Hazparne eta Maule), hobekuntza kontratu hauei esker, lehenetsi zerbitzuetako langileek, pixkanaka, euskara beren funtzionamenduan sartzen ahalko dute, bi hizkuntzetan modu autonomoan lan egiteko gisan.

Beste herri batzuekin eraman esperimentazioak bururatuko direnean, beste hobekuntza kontratu batzuk izenpetzen ahalko dira, epe labur batean..

Iturria: http://www.mintzaira.fr/

contrat2 contrat1
Frantxua Maitia, EEPko lehendakaria eta Pierre Haiçaguerre, Hazparneko Lurraldea Herri Elkargoko lehendakaria. Hazparneko Herriko Etxea

 

 

 

Lurralde hitzarmenaren izenpetzea

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Lurralde hitzarmenaren izenpetzea Hazparneko Lurraldea eta kontseilu Nagusiaren artean

Signature de Contrat Territorial

2012ko azaroaren 29ko deliberoaren arabera, Pirinio Atlantikoetako Departamentua lurraldeen garapen dinamiko eta elkartasunezkoaren alde engaiatzen da.

Garapenerako lurralde hitzarmenaren bidez, departamentuak bere esku hartzean lehentasunak eman nahi lituzke 3 orientabideen inguruan.

- 1 orientabidea : "Elkartasuna bermatzen duten lurralde proiektuak sustatu".
- 2 orientabidea : "Lurraldeen erakargarritasuna azkartu"
- 3 orientabidea :"Departamendu mailako eremuaren kudeaketa iraunkorra bermatu"

Hitzarmena inbestimendu egitarau baten gauzatzeari buruz da, 4 urtez (2013-2016), lurraldeko diru kopuruaren barne, hots 5 534 422 €.

 

Hazparneko Lurraldeko lurralde hitzarmenaren izenpetzea 2013ko abenduaren 9an iragan da, astelehenez,  14:30tan, Herri Elkargoko egoitzan.

 

Herri arteko haurtzaindegi berriaren eraikuntza

E-posta Inprimatu PDF fitxategia


Joan den urtarrilean, Herri Elkargoak haurtzaindegi baten eraikuntza obrak hasi ditu.500 m2-ko egitura hau 6 000 m2-ko lur parte baten gainean da, eta lurraldeko 30 haur errezibitzeko pentsatua da, molde elebidunean.
Obrak aitzina doaz, irekitzea 2014 urtearen hastapenean pentsatua delarik. Horra obren argazki batzu, 2013ko azaro hastapenekoak :

Haurtzaindegiaren kudeaketa egitura honi emana izan zaio :

 

Laguntza Etxerat elkartea

 

Xehetasunak :
Laguntza Etxerat, 54, Francis-Jammes karrika, 64240 Hazparne, edo www.laguntzaetxerat.com




creche3 creche6
creche10  creche1

 

 

 
Artikulu gehiago...


JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL