Communaute de communes de Hasparren

  • Increase font size
  • Default font size
  • Decrease font size
Bienvenue Kultura Musika eskola Soinubila Soinubila Musika Eskola

Soinubila Musika Eskola

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

soinubilalogo2014Hazparneko Lurraldea eremuko musika eskola elkartea da.

Bere kultura eskumenaren barne, Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Nagusiarekin partaidetzan, Euskal Hirigune Elkargoak Soinubila elkartea laguntzen du.

Proposatzen dizue :

A. GOGOA PIZTEKO KLASEA

2012 aitzin sortu haurrak : 5 urte baino gutiago dituzten eta gogoa pizteko klasearendako interesa duten haurren familiek izena eman dezakete guraso / haur moduloan. Modulo hau familiei proposatua zaie lau tematika nagusiren inguruan : Entzutekoa den musika, soinu ingurumenen entzutea, musikaren praktika etxean, bizipenen trukaketa. Egutegia kopuruen eta memento libreen arabera finkatua izanen da.

2011 eta 2012 an sortu haurrak : Musikaren gogoa pizteko klaseak haurrei proposatuak zaizkie 5-6 urtetarik goiti (Handien gela). Ahal den heinean, eta kopuruen arabera, kurtsoak Beskoitzen eta Hazparnen emanak izanen dira.

B. MUSIKA TRESNA DESKUBRITZE KLASEA (2010etik goiti sortu haurrak)

7 urte edo gehiago dituzten haurrek (CE1 klasetik goiti) deliberatzen ahal dute “musika tresna deskubritze klasean” sartzea. Horri esker Musika Heziketa kurtso kolektibo bat ukaiten ahal dute (frantsesdez edo euskaraz) eta urte osoan zehar musika eskolak proposatzen dituen musika tresna guziak ezagutzen ahalko dituzte. Musika tresnen saioen egutegia urte hastapenean banatua izanen da. Saio bakoitzak 30 minutu irauten du bi ikaslerendako.

C. MUSIKA TRESNA JOTZEA

Haurrak urtean zehar joko duen musika tresna hautatzen ahal du (ezagutza klase urte baten ondotik ala ez). Kurtso bakoitza indibiduala da eta 30 minutu irauten ditu.

Musika Heziketa kurtso kolektibo bat ere emana da, hautu honekin :

Musika heziketa “klasikoa” frantsesez edo euskaraz

“Gaurko musikei” edokitua den musika heziketa (gitarristak, nerabeak...)

Musika heziketa erritmikoa (bateria joleak).

Gutti gora behera lau urtez jostatu ondoren (Musika Heziketaren 1. zikloaren baieztatzea), Musika Heziketa kurtsoak praktika kolektibo tailerrek ordezkatzen dituzte. Hainbat irakasle lanean ari dira urtean zehar bakoitzak 7 errepika asteko proiektu bat beregain hartzeko, eta kontzertu baten bururatzeko. Proiektu bakoitza musika estetika berezi baten inguruan sortua da. Ikasleek urteko proiektu guzietan parte hartzeko aukera dute. Haatik, haurraren irekidura laguntzeko musika mailan, bederen bi proiektutan parte hartu behar du. Honi esker musika estetika ezberdinak, pedagogia anitzak ezagutzen ahal ditu.

Eskusoinua, Altoa, Bateria, Moko flauta, Zehar flauta, Gaita, Gitarra, Gitarra elektrikoa, Mandolina, Panderoa, Pianoa, Trikia, Tronpeta, Txanbela, Txistua, Arrabita, Txeloa, Xirula.

D. TAILER KOLEKTIBOAK (musika tresna baten ikastearen gehigarri gisa edo kanpo proposatuak direnak)

  • Musika anplifikatuen tailerra : Gaurko musika taldea (3 urtez praktikatu ondoren). Musika jole guziei irekia.
  • Ahots tailerra (gaurko musikak).
  • Gitarra klasiko tailerra (gitarra taldea).
  • Eskolen arteko perkusio taldea (irakaslearekin entzunaldia eginik). Tailera hau kitorik da B edo C sailetan izena eman duten ikasleendako, Departamenduko Kontseiluko diru laguntza berezi bati esker.
  • Javako Gamelana (ikastaldi moldean).

Aurten ere nahi ginuke, kopurua baldin badugu, haur koru elebiduna eta / edo heldu korua.

 

Prezioak :

Urteko saria: 15 € pertsonaka

A prezioa : 126 € / urteka

B prezioa : 340 € urteka

C prezioa (haurrak) : 414 € urtea = 46€ * 9 hilabete

C prezioa (helduak) : 450 € urtea = 50€ * 9 hilabete

D prezioa : 126 € urteka

Familiendako beherapena : 5 % 2 kiderekin, 10% 3 kide edo gehiagorekin.

Izen emaite eta xehetasunak :

Aitzinetikako izen-emaitea frantsesez egin nahi baduzu :

https://goo.gl/forms/fcgbo3onSyda6IUT2

Aitzinetikako izen-emaitea euskara egin nahi baduzu :

https://goo.gl/forms/bbBUgiGST60xlyvZ2

 

Horra galdetegi bat linean, musika eskolan aitzinetikako izen-emaiteak egin ditzazuen, 2017-2018 sartzearendako. Zuen izen-emaitea baieztatzeko, laster paperezko ale sinple bat errezibituko duzue. Izenpeturik itzuli beharko diguzue, urteko ordainketarekin.

 

Ez duda xehetaxun gehiago galdegitea Marie Bidart-i, koordinatzaile arduradunari, mezu elektroniko bat igorriz : Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu Edo telefonoz : 07 61 89 44 34.

 

Izen-emaiteen hestea: 2017 ko irailaren 4a, astelehena

Kurtsoen berriz hastea : 2017 ko irailaren 11a, astelehena

 

Ecole de musique SOINUBILA Musika eskola
Maison de la Communauté de communes du Pays de Hasparren
Hazparneko lurraldeko herri elkargoa
64, rue Francis Jammes karrika 64240 HASPARREN/Hazparne

Tél 05 59 45 77 19
Email : Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu