Communaute de communes de Hasparren

  • Increase font size
  • Default font size
  • Decrease font size
Bienvenue

Elgarrekin-Mugitu-Plazara Tokiko ekimen trofeoak

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

rkod2ki
Euskal mendiko lurraldean gizarte lotura (bir)sortzen duten eragileak sarituko dituzte trofeo hauek. Hautagaitza deialdia ekainaren 30 arte irekia da.

Elkartea edo biztanle kolektiboa zarete, herria edo erakunde publikoa (eskola, kolegioa, zahar-etxea). 2016 eta 2017ko urriaren artean, euskal mendiko luraldeko 111 herrietako batean gizarte lotura sortzeko egitasmo bat burutu edo burutu gogo duzue. Orduan zalantzarik ez ukan eta 2017ko ekainaren 30a aitzin erantzun iezaiozue Elgarrekin-Mugitu-Plazara / Tokiko ekimen trofeoak hautagaitza deialdiari.

Elkarbizitza laguntzea, bakartasun sozialaren aurka borrokatzea, belaunaldien arteko harremanak garatzea, biztanleen arteko elkartasun berriak sustatzea, tokiko bizian nor bakoitzaren parte hartzea erraztea... hauek ditugu Leader Euskal Mendia programaren bidez, Euskal Hirigune Elkargoak - Euskal Herriko Biltzarra, Pirinio Atlantikoetako Departamendua, Euskal Herriko Garapeu Kontseilua eta Euskal Monetarekin partaidetzan Tokiko ekimenen trofeoen helburuetako batzuk.

Komunikazio zabala (film, gertakizun,...) eginen da tokiko ekimen desberdinak balioan ezartzeko, mendi bizi eta erakargarria garatzeko mugitzen diren eragile guzi horiek argiztatuz.

Azaroa bukaeran, epaimahai batek irabazleak izendatuko ditu eta publikoak ere bozkatzen ahalko du, linean haren bihotzeko egitasmoaren alde. Sari (200 eta 1 000 € artekoa egitasmoka) banatze ekitaldi bat antolatua izanen da 2017ko abenduan, partaide desberdinekin eraman eztabaida aldi garrantzitsu baten karietara.

.

Appel à initiatives FR
Appel à initiatives EUS 

Fiche de participation FR
Fiche de Participation EUS

Affiche
Carte du périmètre Montagne Basque