Communaute de communes de Hasparren

  • Increase font size
  • Default font size
  • Decrease font size
Bienvenue Izturitze Izturitze

Izturitze

Isturitzeko herria

Isturitze Baxe Nafarroako herri ttipia da, Euskal Herri barnean, Baionatik oren erdi batera. Arberoako ibar emankorra inguratzen duten mendixken maldetan haunditu da.

Herrixak nagusiki laborantxaz bizi da : behi eta ardi hazkuntza, belar eta zerealak ere ereinak dira.

Gure herrixka nazioartean ezaguna da, gizadiaren historiaren leku nagusi gisa, hemengo harpe apainduek erakusten duten bezala, horrek frogatzen du ere, betidanik goxo izan dela hemen bizitzea…

Isturitz

Isturitz

Isturitz

Isturitzeko hautetsiak

 Deitura izena  Funtzioa
  DONAPETRY Jean-Michel  A
  CASEMAJOR Marie-Pierre  A1
  DACHARY Jean-Pierre  A2
  AUFFRET Christophe  A3
  BIDART Patrick  K
  MIRANDE Daniel  K
  DUVAL Stéphanie  K
  MALÉ-DIT-CAZOT Karine  K
  BOUDON Nathalie  K
  LEGARTO Virginie  K
  HARAMBOURE Jean-Pierre  K

Historia pixka bat

Herriko historia

Izturitzeko herria etxebizitzaren iraupenaren adibide ohargarri bat dugu…

Bere historiaurreko harpeek gizonak ezagutu dituzte -80 000 urteetarik -10 000 urteak arte. Aztarna berriagoak ere aurkituak izan dira han, Brontze arokoak.

Harpeetatik hurbil, Abarratia mendi gainean ikus ditzakegu argiki agerian diren protohistoriako gune baten aztarnak. Lurrezko harmailez egin hiru harresi dira, 860, 670 eta 430 metroko luzetasunetakoak.

Rocafort gazteluaren agerpena 1249-z geroztik segurtatua da, eta ondotik Erdi aroan aipatu etxe guziak beti hor dira.

Etimologia

Ortografia aldatzen da garaien arabera : 1300ean Isturitz idazten da, 1309an Izturiz, 1413an Izturitz…

Izenaren ulertzeko manera ere aldakorra da, (aitz-uritz) « arkaitz ondoko tokia », edo (aiztur-itz), « haixturren toki »

Bat ala bestea onargarriak dira, Gaztelu tontorraren izendatzeko, herriari buruz jausten

Izturitzeko armarria

Gure herriko armarria « gorria, bere gainean gau ainara xuri bat duen dorre hori batekin », 2002an hautatua izan da beste batzuen artean, « Encyclopédie du Pays Basque » eta « Dictionnaire onomastique et héraldique » liburuetan aipatuak, bainan bere jatorria ezin izan dugu finkatu. Beraz ezin da jakin zonbat urte dituen edo Izturitzeko zoin etxetakoa den. Herriko armarria zaharrena « xuria, koro urdin bat duen lehoin gorri batekin », « Satharitz » jaun etxearena da, 1249an aipatua, eta beti xutik !

Herriko kontseiluak, jatorrizko armarria fantasiazkoa atxemaiten baitzuen,  Véronique Garay-i galdegin zion doi bat aldatzea, dorrearen itxura Rocafort-ekoaren parekoa izan dadin, horri pentsarazten baitu. Haatik gau ainara atxiki du, heraldika mailan biziki gutti agertzen den gaia.

Blasonancien

Blasonnew

armarri zaharra

egungo armarria

Santa Eulali kapera

Santa Eulali kapera ez da gehiago existitzen ; duela zonbait urte, bere azken undarrak erraustuak izan dira bainan bere orroitzapenak bizirik iraun du herrian ezagutu duten pertsonen gogoetan, eta bere desgerpenaz penatuak dira.

Pertsona horien lekukotasunak kurutzatuz, entseatu gira, kaperak, duela berrogei ta hamar bat urte, ukan behar zukeen itxuraren berriz atxemaiten.

Bere jatorria misteriotsua da. Kondaera batek aipatzen du 1800 urteetan behi baten mirakuluzko sendatzea, bainan beharbada jatorria oraindik zaharragoa da. Horra zer dion Pierre Miquel historialariak : « Zuhaitza, mihura, iturriak, oihanak, mendiak, sinesgarria da baserriko leku ainitz, gaur egun kurutze batez markatuak, sineste lekuak zirela. Balio haundiko leku hauek, ezaugarri zehatz bat dute, izan daitezen ura, lurra, edo itzala. Jainkoak adierazi dituzte duela bi mila urte baino gehiagoz geroztik. »

Horiek oro hola, froga zientifikorik ez denez, leialtasun dudaezina duten lekukotasun guzi horiek, mota guzietako mirakuiluzko sendatzeak aipatzen dituzte. Ura edateko hartua zen, ihinztatzeko edo barnean sartzen zen. Urriko lehen igandean, Donamartiriko eta Izturitzetik etorri prozesioak han elkartzen ziren. Jende aintz biltzen zen, batzuetan biziki urrunetik etorririk, eta idorteak zirelarik, Jondoni Rémiren zizeldura barnean murgiltzen zen…

Eta prozesioen usaia joan da, eraikuntza ez da gehiago artatua izan, laparrek estali dute, abereek berne guzia suntsitu… bukatua zen. Bakarrik gelditzen zauzkigu garai hartako ipuin xume eta  apartekoen orroitzapen miresgarriak.

Eliza

Nafarroako erresumako artxiboek eliza aipatzen zuten jadanik 1291an !

Inguratzen duen ohizko hilerrian, ipar Euskal Herrian atxeman disko itxurako hilarri zaharrena ikus zitekeen.

Eliza Santa Eulaliri eskainia zaio, izen berdineko kapera bezala.

Atearen harrizko ingurua, galeriak eta monumentu historikoetan sailkatu erretaulak, 17. mendekoak dira. Tindu eta apaindurak, 20. mendekoak, biziki estatu txarrean ziren eta Donamartiriko Marie-Luce Garatek ezin ederkiago zaharberritu ditu 2000ko iraila eta 2002ko ekaina artean.

Blason Isturits ancien

Blason Isturits actuel

haut de module

Carte

titrecarte

bas de module

Izturitze

Eremua : 1360 ha
Biztanle kopurua : 458 bizt.
Biztanleen izena:Isturiztar

Auzapeza : Jean-Michel Donapetry

Herriko etxea : RD 251
64240 ISTURITZE

Tél 05 59 29 62 84

Ordutegiak :

Asteartetan 8:00tik eguerdi eta erdi arte eta 14:00tik 18:15 arte

Ortziraletan 8:00tik eguerdi eta erdi arte

bas de module vert