Communaute de communes de Hasparren

  • Increase font size
  • Default font size
  • Decrease font size
Bienvenue Hazparne Hazparne

Hazparne

Hazparneko herriaren egoera :

Hazparne Lapurdiko probintziaren barne da.

Ikus Hazparneko herriko webgunea

Fêtes de Hasparren Hasparren Mendeala Hasparren
Hasparren crèche Hasparren Hasparren

 

Hazparneko hautetsiak

 Deitura izena  Funtzioa
  INCHAUSPE Beñat  A
  FIESCHI Pierre  A1
  DARGUY Louisette  A2
  ASCARAT Guy  A3
  MOUSTIRATS Maite  A4
  ARGUINDEGUY Jakes  A5
  MAURY Danièle  A6
  HUGRON Jean  A7
  SALLAGOITY Marianne  A8
  VIGIE Christian  K
  SOTERAS Mayalen  K
  HARITSCHELHAR Xabi  K
  ETCHEVERRY Marie-Claire  K
  ETCHEMENDY Jean-Michel  K
  IGLESIAS Manu  K
  CHALLET Simone  K
  LARRART Jean-Pierre  K
  HEUGA Christian  K
  DOILLET Babet  K
  FABAS Joel  K
  DORREGARAY Patricia  K
  DUHART Karine  K
  PAGUEGUY Mattin  K
  PEREZ Stéphanie  K
  ITHURBURU-ETCHEVERRY Patricia  K
  LOHIAGUE Claire  K
  ETCHEÇAHARRETA Martine  K
  FUNOSAS Anais  K
  ELIZONDO Guillaume  K

 

Hazparneko historia

 

Hazparne

 

histoire177 km2 –rekin, Hazparne da, Larrañeren ondotik, Euskal Herriko herri zabalena ; bere azalerak Lapurdiren %10a egiten du, 1/3 herriko lurrak izanez.

Biztanleria : 6500 biztanle

Izenaren jatorria :

Bi hipotesia badira Hasparren izenaren jatorria aurkitzeko. Hazparne euskal toponimoak, Ahaizparren edo Ahaitz–barren izenetatik etorriak, erran nahi luke “Haritzen herria”. Beste hipotesia bat segituz, aitz hitzak erran nahi luke “goratasun” ideia bat, eta barren, “barnean den zerbait”. Herriari eman izena liteke orduan, kostaldean den “Ahetze” herriaz bereizteko molde bat, erakutsiz hemen bere kokapen geografikoa, hala nola mendi ttipiz inguratua.

 

Kantonamenduko herri nagusia, Hazparne Urtsupeko herri euskaldun bat da, lurralde perde eta maldatsu bat duena.

 

Antzinaroan, Hazparneko herria naski oppidum bat izan zitekeen, Tarbelles populuko tribu baten gotorleku publiko bat. Ondotik,

Akizeko civitas-eko lurralde zati baten hiri nagusia bilakatzen da. Elizako aldare nagusiaren oinarrian den III.mendeko inskripzioa, erromatar ezartze horren lekuko da, eta Hazparne aipatzen du Novempopulaniako hiri nagusi gisa, Erromatar inperioko probintzia bat.

 

Erdi Aroan, Hazparne Konpostelara joaiten ziren beilarien bidean zen. Herri barnea XII. eta XIV. mendetako bi gazteluk babesten zuten. Garaian, herria gehien bat eskulangintzaz bizi da, larru joleekin, xokoletagileekin eta ehuleekin.

Zerga baten ezartzeak eragin zuen, 1784an, Hazparne eta inguruko herrietako emazteen altxatzea, eta ondorioz, Néville erregearen ordezkariak elizako ezkila-dorrea lurrera botarazi zuen. Biziki berantago berriz eraikia izanen da, 1816an.

 

1780 ko dokumentu batek Hazparne herri haundi bat bezala izendatzen du, izan dadin demografikoki, eskulangintzan edo merkatal mailan.

 

Gaur egun, Hazparne herriko plazaren inguruan barreatuak diren hamaika auzok osatzen dute. Laborantxa baliabide garrantzitsu bat gelditzen da, bainan herriak 1970 arte, larrua lantzen duten lantegiak ukan ditu, zapetagintzan bere arrakasta egin dutena.

 

Gaur egun, sare ekonomikoa eskulangintzak, hazkurrigintzak eta puntako industriak osatzen dute.

 

Kantonamenduko hiri nagusi, herria bere saltegientzat, gastronomiarentzat (xerrikiak, bixkotxak…) eta astearte eta larunbat goizetan bere merkatuarentzat bisitatua da.

 

Bere karrika maldatsuek armazoi edo arkamasadun etxeak gordetzen dituzte, aspaldiko euskal laborari etxeak, gehienak XVII. eta XVIII. mendekoak.

Inguruko patarretan diren hamaika auzoak herriari lotzen dituzte.

 

Armarria, Hazparneko koloreak :

 blason-hasparren

« D’azur à une croix ancrée d’or chargée en abîme d’un cœur de gueules ; l’écu est accosté d’une guirlande de feuilles de chêne »

 

Horrela irakurtzen dira : “Urdina, erdian bihotz gorri bat duen gurutze ainguratu hori batekin ; ezkutua haritz hostoz egin soka batekin inguratua”.

Hazparne herriko armarriak, kidego edo kongregazio batean oinarritzen dira, hala nola 1821ean hemen kokatu ziren Diozesiako Misionestak. 1932an aipatuak dira lehen aldikotz (J.Meurgey), Hazparnekoak bezala. XX.mendearen hastapenean beraz herriak emeki emeki onartzen hasi zituen.

Hazparneko armarrien sinbolika :

Eliza-armarria guziak bezala, sinbolismo azkarra dute, usu pentsamendu sakon baten eramaile. Eliztarrak dira gaur egun ere heraldista hoberenak.

 

Kurutzea, kristautasunaren adierazpena da. Kurutzeak kurutzefikatua irudikatzen du, Salbatzailea eta beraz Kristo. Kurutzea (bihotza bezala), anaidi edo kongregazio ainitzen armarrietan aurkitzen da. Espiritu iruditik, kurutzea gerla irudi bihurtzen da baita ere ; kurutzearen izenean dira europako zaldunak XIII. mendean leku sainduen berreskuratzera joaiten, Gurutzadak delakoak. Lur Sainduko gerlari ordenak denak manera berdinez armarrituak dira : Tenpluko zaldunak, Hilobi saindukoak, Jondoni Jakuerenak, Teutonikoak, Jondoni Joane Hospitalekoak (Malteko zaldunak bihurtuko direnak ugarte hortan kokatzean 1530ean). Kurutze itxura desberdin anitz badira: interesatzen zaiguna ainguratua dela erraiten da, haren adarrak itsas aingura batzu bezala bukatzen baitira.

Bihotzak, berriz hartzen du Jesusen Bihotz Sakratuari egiten zaion debozioa, Misionestak sustatuko dituena haien apostolutza denboran. Girixtinoentzat (Musulmanoentzat bezala funtsean), bihotza izpirituaren , zuhurtasunaren, eta bizi afektiboaren egoitza da, barneko gizonaren sinboloa da, bizi izpiritualaren gunea. Bihotz hori, denetan aurkitzen dugu haien kaperaren barnean, (Bihotz Sakratuko kapera) ; mahain sainduan forjatua da, haien hilarrian ageri da Hazparneko hilerrian, baita ere eliza dorrearen gainean den gaur egungo kurutzearen ordez zegoen estatuaren gainean.

 

Ezkututik (lauki urdina) kanpo dena, eta “kanpoko apaindura" deitzen dena, ez du garrantzi haundirik aditua ez denarentzat, apaintzeko egina da, armarrien sinbolika, ezkutu barnean irakurri behar da. Bainan eliztarrentzat (hizkuntza sakratua), denak badu bere garrantzia, keinu ttipiena mezu ekarle da. Ezkutua inguratzen duen “Haritz hosto soka” horrekin, Misionestek errezebitu dituen herria ohoratzen dute : Hazparne, Haritzen herria deitua zena jadanik.

 

Koloreak :

Koloreak aipatzeko, heraldika mailan desberdintzen dira :

- esmailak: “gueules” (gorria), “l’azur” (urdina), “sinople” (perdea), eta “sable” (beltza), lehen koloreak.

metaleak: zilarra (xuria) eta urrea (horia)

Herriko armarrian :

Urdinak egia (edo Kristoren hitza) adierazten du, eta arimaren hilezintasuna fededunarentzat.

Gorria, su garbitzailearen eta arimen berritzailearen irudia da. Ohartzen gira gorria eta urdinaren arteko osagarritasunaz. Nahiz eta hilezina izan, arimak hala ere garbitua eta berritua izan behar du, hori ikasten dauku Bibliak.

Urrea (horia) da iguzkiaren kolorea, jainkoaren argia den iguzki hori. Fedea eta giza adimenaren argia da.

Bukatzeko :

Horra biziki labur bilduz Hazparneko armarrietaz erran dezakeguna. Bainan armarria guzietan, arkatz ukaldi batzu eta kolore pixka baten gibelean, historia aberats eta gaizki ezagutu bat sumatzen ahal da, eta guri zaigu hau transmititzea.

 

NB: Beste armarria batzu ezagutuak dira Hazparnen gaindi, Hazparneko historia lan taldearen web gunea begira ezazue.

 

http://www.hasparren-histoire.fr/mapage26/index.html

 

Kapera

 chapellesc

Bihotz Sakratuko kapera, edo Misionesten kapera, 1841an eraikia izan da, Garat apezak sortu Misionesten etxean. Ttipiegia zelako, fededun guziak ez ziren sartzen, beraz 1925an berriz eraikitze egitasmo bat pentsatua da.

 

Pierre Lopez de la Vega kalonjea, Misionesten etxeko seigarren nagusia, Bihotz Sakratuko kapera berriaren sortzailea da. Kaperaren atari azpian, bere hilobi gainean, obren diruztatzearen jatorria zehazten duen idazki bat bada.

 

Hiriart, Lafaye, Tribout eta Beau arkitektoek bere eraikuntza hasi zuten 1928an. 1931an bukatu zen Landerretche kalonjearen benedikatzearekin.

Neo-Errenazimentu estilodun eraikuntza horrek apaindura zinez aberatsak eskaintzen ditu.

1935ean, Mauméjan Anaien tailerrak sabai leiho bat, baita ere mosaiko segida bat egiten ditu. Ondotik, berrogeita hamar saindu eta euskaldunek maite dituzten pertsonaiak margotuak dira, Courbevoie herrian apaintzaile den A. Sauvage-en eskutik. Art Deco estiloko apainketa horrek kontraste egiten du arkitekturaren itxura hotzarekin.

1936ko abenduaren 8an, kapera Monseigneur Houbaut Baionako apezpikuak kontsakratzen du.

 

Bihotz Sakratuko ordena desagertzen baldin bada ere 1975an, Hazparneko Bihotz Sakratuko kapera atxikia da hala ere. 1996 ko apirilaren 3tik geroz Monumentu Historikoetan sailkatua, gaur egun Establezimendu Katolikoen Jabea den Hazparne Elkartearen ontasuna da.

Bere eraikuntza bukatu eta laster, 1932 eta 1933 artean, Courbevoie herriko apaintzaile batek, A. Sauvage, Léon Bonnat-ren ikasle, kaperaren murruak estaltzen dituen margolan segida bat egiten du.

Berrogeita hamar saindu gizon eta emazte segituz, fededunak Kristoren irudi haundia gainean tindatua duen korua arte doaz. Apostoluak, apezpikuak, martiriak, apezak, Elizako medikuak prozesioari elkartzen dira.

Bi metro arte neurtu dezakeen pertsonaia bakotxa, sinbolizatzen duen ezaugarriarekin dator. Hola, apezpikuek haien mitra edo txanoa dute, eta martiriek haien palma-adarra. Batzuek diote pertsonaia batzuek garai hartako apezpikuaren aurpegia dutela : Gieure jauna baita ere herriko auzapezarena, Jean Lissar jauna.

Segizio horren estiloa Italiar manierismoa, Art Déco eta Bizantziar estiloaren juntatzean kokatzen da.

Margolan hori, 1946an André Trébuchet-ek Uztaritzeko elizan egin zuen beste batetaz hurbiltzen da, hunek ere saindu prozesio bat erakusten duena.

Misionestek dute baita ere Hazparneko galbarioa eraikitzen, 1890an ; urteetan zehar Arroltzemendi gainean 5 ha erosiak zituzten. 1890ean idekia da, 46 256 m2 ko azalera baten gainean. Leku horrek merexi du ibiliz ikustera joaitea. Gaineko bista sekulakoa da, urruneko eremuak ere ageri dira.

 

www.chapellehasparren.fr

 

 

Eliza

 eglise-hasparren

Jondoni Joanerendako egina den Hazparneko elizak, XVI. mendean eraikia, bere aldare nagusiaren oinarrian erromatar idatzi bat badu, herriaren Antzinaroko garrantziaren lekuko.

1661an, eraikina ttipiegia da eta gero eta gehiago diren fededunak ezin ditu denak errezebitu. Beraz aldaketak eginak dira eliza haunditzeko.

XIX. mendean, berrikuntza eta eraikuntza anitz eginak dira. Hauek 1835an hasten dira koruaren eta absidearen berreraikitzearekin eta kapera batzuen gehitzearekin. Obrak J.B.Perini arkitektoak kudeatzen ditu. Egurrezko galeriak, euskal arkitekturaren ezaugarriak, Charles Besoin-ek gehitzen ditu 1858 eta 1859 urteen artean.

Egoera txarrean, eraikina berriz eraiki behar da osoki. Emile Doyère arkitektoak egitasmoa 1877an proposatzen du eta bi urte berantago, obrak hasten dira Saint-Martin Harotchena enpresaburuaren gidaritzapean, 1879 arte. Eraikin berria Monseigneur Ducellier-k konsakratzen du 1886 an.

Hazparneko Jondoni Joane elizak, XIX.mendeko berreraikuntzan eginak izan ziren apaindurak atxiki ditu gaur egun arte. Charles-François Champigneulle-k 1882an egin sabai leihoak, baita ere absideko ganga gainean tindatu apaindura, Daniel Saubès-en obra (Léon Bonnat-en ikaslea), 1895koa. Gaur egun, eraikuntza Euskal Herriko zabalenetako bat da.

.

 

 

haut de module

Carte

titrecarte

bas de module

Hazparne

Eremua : 7701 ha
Biztanle kopurua: 6500 bizt
Biztanleen izena
: Hazpandarrak

Auzapeza :
Beñat INCHAUSPE

Herriko etxea :
Jean Lissar karrika, 5 - B.P. 50025
64240 HAZPARNE

Tél. 05.59.29.60.22
Fax 05.59.29.13.45

mairie@ville-hasparren.fr
http://www.ville-hasparren.fr

Astelehenetik ostiralera

9 :00etatik eguerdi arte
14 :00etatik 17 :30 arte

Larunbatetan (Estatu zibila bakarrik) 9tik eguerdi arte.

bas de module vert