Communaute de communes de Hasparren

  • Increase font size
  • Default font size
  • Decrease font size
Bienvenue Kultura Musika eskola Soinubila
Ecole de musique

Soinubila Musika Eskola

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

soinubilalogo2014Hazparneko Lurraldea eremuko musika eskola elkartea da.

Bere kultura eskumenaren barne, Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Nagusiarekin partaidetzan, Euskal Hirigune Elkargoak Soinubila elkartea laguntzen du.

Proposatzen dizue :

 

A. GOGOA PIZTEKO KLASEA (2012an edo aitzin sortu diren haurrendako)

 

  • Buraso modulua. Etxen, familian, musikari gogoa pizteko lehen urratsak nola egin trukatzea du helburu. Lau gaia nagusiak : entzuteko musika, soinu ingurumena, etxeko praktika musikala eta esperientzien bateratzea.
  • Musikaren gogoa piztea

 

B. MUSIKA TRESNA DESKUBRITZE KLASEA (2011etik goiti sortu haurrak)

 

7 urteko haurrak (lehen mailako 2.urtetik aitzina) « musika tresna deskubritze mailan » sartzen ahal dira. Musika Hezkuntzako talde kurtsoetan sartzeko ahala ematen die eta bide batez urte guzian zehar musika eskolak proposatzen dituen tresna guziak deskubritzeko parada. Saio bakoitzak 30 minutu iraunen du bi haurrendako.

 

C. MUSIKA TRESNA JOTZEA

 

Haurrak urtean zehar jo nahiko duen musika tresna hauta lezake (deskubritze mailaren ondotik edo ez). Banakako kurtso bakotxak oren erdi bat iraunen du.

Musika Hezkuntza talde kurtsoa ere emanen da, honako hautuekin :

  • Musika Hezkuntza « klasikoa » frantsesez edo euskaraz
  • « Egungo musikei » egokituriko Musika Hezkuntza (gitarrak, nerabeak, ...)
  • Musika Hezkuntza erritmikoa (bateria joleak)
  • 4 urteko formakuntzaren ondotik (Musika Heziketako lehen zikloa baieztatua delarik), Musika Hezkuntza kurtsoak talde praktika lantaldeek ordezkatzen dituzte.

 

Arrabita, Bateria, Biola, Eskusoinua, Gaita, Gitarra, Gitarra elektrikoa, Mandolina, Moko flauta, Panderoa, Pianoa, Trikia, Tronpeta, Txanbela, Txistua, Txeloa, Xirula, Zehar flauta.

 

D. TAILER KOLEKTIBOAK (musika tresna baten ikastearen gehigarri gisa edo aparte proposatuak direnak)

 

  • Musika anplifikatu lantaldea : gaur egungo musika taldeak (3 urtez praktikatu ondotik). Musika tresna guziei idekia.
  • Boz praktika lantaldea helduentzat (gaur egungo musikak)
  • Javaneko gamelan
  • Kantua

 

Prezioak :

 

Urteko saria: 15 € familiaka

A prezioa : 126 € / urteka

B prezioa : 340 € urteka

C prezioa (haurrak) : 414 € urtea = 46€ * 9 hilabete

C prezioa (helduak) : 450 € urtea = 50€ * 9 hilabete

D prezioa : 126 € urteka

Familiendako beherapena : 5 % 2 kiderekin, 10% 3 kide edo gehiagorekin.

 

Izen emaite eta xehetasunak :

 

Aitzinetikako izen-emaitea frantsesez egin nahi baduzu :

https://goo.gl/forms/sldQ2vtb3iPSLdJH2

 

Aitzinetikako izen-emaitea euskara egin nahi baduzu :

https://goo.gl/forms/aUhN1bCk6S6onw212

 

Horra galdetegi bat linean, musika eskolan aitzinetikako izen-emaiteak egin ditzazuen, 2017-2018 sartzearendako.Zuen izen-emaitea baieztatzeko, laster paperezko ale sinple bat errezibituko duzue. Izenpeturik itzuli beharko diguzue, urteko ordainketarekin.

 

Ez duda xehetaxun gehiago galdegitea Marie Bidart-i, koordinatzaile arduradunari, mezu elektroniko bat igorriz : Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu  edo telefonoz : 07 61 89 44 34.

 

 

Ecole de musique SOINUBILA Musika eskola

Pôle Territorial Pays de Hasparren - Hazparneko Lurraldea eremua

54 rue Francis Jammes karrika - 64240 Hasparren / Hazparne

07 61 89 44 34 - Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu - N° Siret 49088895500013