Communaute de communes de Hasparren

  • Increase font size
  • Default font size
  • Decrease font size
Bienvenue Ingurumena Asiako liztorra
Les frelons

2014ko borroka kanpaina

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

francefrelon3

Duela zenbait urte, Hazparneko Lurraldeak asiako liztorraren hedapenaren kontrako politika bat eramaiten du, eta borroka moldeen bilakaeraren berri hartzen du, bereziki GDSA64 erakundearekin (Erleen Defentsa elkartea ) eta Natura Historiako Museo Nazionalarekin.

Gomendio berriak kontutan harturik, Hazparneko Lurraldeak deliberatu du, 2014ko :

- bere erreginen harrapatze kanpaina ez berritzea : Uste komunak dionaren kontra, indar guziak erreginen harrapatzean emaiteak ez du zinezko arraposturik ekartzen. Arteak ez direnez biziki selektiboak, intsektu mota guziak hiltzen ahal dira. Kaltegarriak ez diren espezien harrapatzeko arriskua biziki haundia da (erleak bezala).

-indar guziak arteen pausatzean emaitea uztailetik azarora kofoinen inguruan, harraparien presioa apaltzeko eta leizor kolonien ahultzeko

- liztor ohantzeen suntsitzea sustengatzea, Erleen Defentsa Elkarteak formatu dituen laguntzaileek parte hartuz (baldintza batzu betez*)

- lurraldean gaindi seinalatuak izan diren liztor ohantzeak zerrendatzen dituen karta baten sortzea Estatuko eta Pariseko Naturaren Historia Museoaren zerbitzuei helarazteko urte bukaeran.

 

Lagun gaitzazue asiako liztorraren kontra borrokatzen ! Téléchargez le formulaire de signalement de nids de frelons asiatiques.

Uste komunak dionaren kontra, indar guziak eme sortzaileen harrapatzean emaiteak ez du zinezko arraposturik ekartzen. Arteak ez direnez biziki selektiboak, intsektu mota guziak hiltzen ahal dira. Kaltegarriak ez diren espezien harrapatzeko arriskua biziki haundia da (erleak bezala)
 

Asiako liztorraren kontrako borroka

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Duela zenbait urte, Hazparneko Lurraldeak asiako liztorraren hedatzearen kontrako politika eramaiten du, neurri hauek hartuz :

• Erreginen harrapatzeko arteen pausatzea primaderan
• Ohantzeen zerrendatzea eta geolokalizatzea
• Arteak erlezainen esku emaitea kofoinen ondoan ezar ditzaten udan

Asiako liztorra ezagutu

frelons

















Source fevildec.

Vespa velutina asiatik datorren liztorra da, eta hunen presentzia Frantzian 2006 urtean aipatua izan da lehen aldikotz. Frantzian lekukotu direnak nigrithorax barietatekoak dira, kolore ilunekoak dira, liranja pixka batekin azken segmentuan.
Hemen duzue informazio fitxa bat, liztorra aurkezten duena, honen suntsitzeko egiteko molde onak eta harrapatzeko erabili behar diren moldeak : Télécharger La Notice d'informations sur le frelon asiatique

Ez dudarik ukan ohantzeak seinalatzea zuen Herriko Etxera edo Lurralde eremuko bulegora deituz, eta orri hau itzuliz : Télécharger le Formulaire de recensement des frelons