Communaute de communes de Hasparren

  • Increase font size
  • Default font size
  • Decrease font size
Bienvenue Etxebizitza PIG Bien chez Soi
PIG Bien Chez Soi

"Bien chez soi" IOE

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Zuen etxebizitzan obren egiteko laguntzak !

Hazparneko Lurraldea Herri Elkargoak Departamenduko Kontseiluaren 2015-2018
egitarau berrian parte hartzen du.

Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Kontseiluak bere Interes Orokorreko Egitaraua (IOE) abiatzen du, beren ontasuna alokatzen edo bertan bizi diren jabeek, baldintzapean, ANAHren (Etxebizitzaren Bulego Nazionala), Departamenduko Kontseiluaren eta Herri Elkargoaren laguntzak ukan ditzaten etxebizitzaren hobetze obren egiteko.
Izan ere, egitarau honi esker jabeak lagunduak dira haien etxebizitzaren hobetze edo berritze proiektuan, diru laguntzen bidez berritze obra larriendako, energia aurrezte obrendako, edo etxearen egokitzearendako adineko pertsona / elbarrituen etxean atxikitzeko.
Aitzineko egitarauaren arrakasta ikusirik (2012-2014) Hazparneko Lurraldeak deliberatu du Departamenduko Kontseiluarekin duen engaiamendua berritzea, diru laguntza osagarri bat ekarriz hautatuak izaiten ahal diren.

 pig

 

Hautagaitza baldintzen eta diru laguntzen ezagutzeko, gomitatzen zaituztegu Departamenduko Soliha Pays Basque (05.59.46.31.31) deitzera (PACT ohia).