Communaute de communes de Hasparren

  • Increase font size
  • Default font size
  • Decrease font size
Bienvenue Euskara Zure Herri Elkargoan
Zure Herri Elkargoan

Zure lurraldean

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Euskal kulturaren oinarri bat bere hizkuntza da, Euskara. Milaka urte dituen hizkuntza, jatorri misteriotsuekin, gaur egun arte mantentzen eta transmititzen lortu du, egokituz. Hala ere, munduan gaindi diren hizkuntza anitz bezala, desagertzeko arriskutan da.cchlsignweb

 

- Lurraldeari lotuak diren zenbaki batzu :

 

• Ipar euskal herrian, hiztunen %21,4 elebiduna da (Euskara-Frantsesa), %9,1 elebidun hartzailea (erran nahi du euskara ulertzeko gai, bainan zailtasunak mintzatzeko), eta %69,5 erdaldun elebakarra da.

 

• Lapurdi barnekaldean (BAB gabe), %23,9 elebiduna, % 10,5 elebidun hartzailea eta % 65,6 erdaldun elebakarra.

Hazparneko Lurraldean, (Lapurdi eta Baxe Nafarroako herriz osatua), euskararen egoera BAB aldean baino hobea da (elebidunak %8,7) bainan Baxe Nafarroa-Xiberu zonaldean oraindik hobea da (elebidunak %52,1). Bistan dena, balio erlatiboak dira, hiru eremu hauetan biztanle kopuruak desberdinak direlako.

Iturria: V. inkesta Soziolinguistikoa. Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza. Eusko Jaurlaritza, 2011.

Xehetasun gehiago hemen :
-Emaitzen analisia
-Emaitzen aurkezpen grafikoa

 
 

Hazparneko Lurraldeak, euskararen agerpena eta erabilpena sustatzeko xedearekin bere lurraldean gaindi, Euskararen Erakunde Publikoarekin (EEP) partaidetzan, Euskararen Teknikari baten kontratatzea deliberatu du.

Bere eginbehar nagusiak :

• Euskararen bultzatzeko jarrera batean jadanik sartu diren edo horrelako jarrera batean sartu nahi duten herriko etxeak lagundu.

• Herri elkargoko eragileei buruz ( enpresa, elkarte, eragile publiko…) euskararen agerpena eta erabilera sustatu.

• Itzulpen lanak segurtatu lekuko elkargo eta eragile publikoentzat

Edozein xehetasunendako, harremanetan sartu:

Xan Antton DURRUTY
Euskara Teknikari - Technicien de la Langue Basque

Euskal Hirigune Elkargoa

Hazparneko Lurraldea eremua
Pôle territorial du Pays de Hasparren

Francis Jammes karrika
64 240 Hazparne

Tél. 05 59 29 16 47 / 06 79 58 90 06
Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu