Communaute de communes de Hasparren

  • Increase font size
  • Default font size
  • Decrease font size
Bienvenue Euskara Zure ñiñiarentzat
Zure ñiñiarentzat

LEHA dispositiboa

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

logolehaBaionako Cafa, Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Nagusia, Akitania Hegoaldeko MSA eta Euskararen Erakunde Publikoa, labelizatze dispositibo baten baitan bildu dira. Dispositiboaren helburua, lehen haurtzaroaren harrera kolektiboan euskarazko harrera zerbitzu baten egituratzea da, haurraren harreraren kalitatea segurtatzearekin batean euskararen transmisioa erraztuko lukeena, gurasoentzat eta euskarazko harrera bat proposatu nahi duten proiektu eramaileentzat irakurgarri litekeen eskaintza bat garatuz.

Azalpen guziak PDF dokumentuan.

Gure lurraldean bi egitura LEHA dispositiboaren barne dira:

 

irrinoak

-Hazparneko "Irriñoak", herriko haurtzaindegia, clabelabidean"labelizatze bidean" dena, erran nahi du bere langile guziek euskara formakuntza bukatu eta, "C" labela lortuko duela, haur guziak bi hizkuntzetan errezibituak diren modeloa.

Harremanak: 05.59.70.26.88 (Anne-Marie Bellan, zuzendaria)

kuluxka2

-Herri Elkargoko "Kuluxka" haurtzaindegia, 2014an irekia, eta Herri Elkargoko hautetsiek eskatu zuten "C labela" lortu duena ireki orduko, LEHA kargu kaiera betetzen baitzuen. Egitura "Laguntza Etxerat" elkarteak kudeatzen du.clabela

Harremanak: 05.59.29.4580 (Katia Martinez Doyet, RAFAM koordinatzailea)

Webgunea : Laguntza Etxerat