Communaute de communes de Hasparren

  • Increase font size
  • Default font size
  • Decrease font size
Bienvenue Euskara Gurasoentzat
Gurasoentzat

Pack Euskara I

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

2012 urteaz geroz, Hazparneko Lurraldea, Euskararen Erakunde Publikoarekin lankidetzan, operazio kolektibo batean engaiatu da, haur sortu berrien gurasoak euskararen transmisioari buruz sentsibilizatzeko. Lehen dispositibo bat, PACK EUSKARA I, erregularki lurraldekoa haur sortu berrien gurasoer banatua zaie.nouveaunes

Konkretuki, guraso bakotxak gutun-azal bat ukanen du, opari hauekin barnean : euskararen eta haurrari transmisioaren interesa aurkezten duen liburuxka, ipuin CD bat, autoarendako pegatina, lepoko bat eta LEHA dispositiboaren barne euskarazko harrera egiten duten haurtzaindegien zerrenda.

Liburuxka PDF.

 

Pack Euskara II

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

pack2 2015bLehen dispositibo honen jarraipenean, bigarren urrats bat pentsatua izan zen, Pack euskara 2 igorrriz, 18 hilabete eta bi urte eta erdi artean dituzten haurren gurasoei. Prestaketa hilabeteen ondotik, lehen Pack euskara 2 delakoak igorriak izan dira 2014an. Gutun azal pollit bat da, eta barnean gurasoek aurkituko dituzte : "Euskara eskolan, ttantto bat gehiago zure haurrarentzat" liburuxka, "Pipas eta kanabera magikoa" liburua, ELKARek argitaratua, (frantsesezko itzulpenarekin orri baten gainean), eta "Marijane Kanta Zan" Oskorri taldearen diskoa.

Liburuxka PDF formatuan.

 

Gehiago jakin nahi zenuke ?

Euskararen Erakunde Publikoak « Nere haurrak zer ikasten du klase elebidunean ? » filma proposatzen du. Burasoek hobeki uler dezaten zer den euskara-frantsesa irakaskuntza elebiduna. Hemen klik egizu.