Communaute de communes de Hasparren

  • Increase font size
  • Default font size
  • Decrease font size
Bienvenue Kultura Arte eta kultur heziketa
Arte eta kultur heziketa

2016-2017ko AKHL

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

2016-2017 urteko eskola denboran proposatuko diren ikusgarriak :

Ilargi arrantza – Banakike Konpainia / Urrian Lekornen eta Beskoitzen

Ai Ze Haizea - Eclats Konpainia / Urtarrilean Luhusoko Harri Xuri antzokian

Hermeto – LagunArte Konpainia / Otsailean Hazparneko Haritz barne zinegelan

Mokofina – LagunArte Konpainia / Apirilean Izturitzeko Artetxea kultur gelan

BAM #3 – LaFaBam Konpainia / Maiatzan Heletako Gaztetxea kultur gelan

Etxaldetik bordara – Uxue Arbelbide Lete & Ba Sarea elkartea / Erakusketa ibiltaria

2016-2017ko AKHL liburuxkan, proiektuen eta ikusgarrien aurkezpen zehatzagoak irakurtzen ahalko dituzue.

Helduentzako trukaketa profesionalak :

Arte eta Kultur Heziketarako Lurralde Kontratuaren (AKHLK) karietara, trukaketa profesionalak bultzatzeko momentuak eskainiko dituzte ERROBI eta Hazparneko Lurraldea Herri Elkargoek. Topaketa horiek denei zabalik izanen dira. Lurraldeko ahalik eta jende gehien biltzeko (hautetsiak, familiak, elkarteetako eragileak, hezkuntza, kultura, jendarte arloko langileak…) eta Arte eta Kultur Heziketaren erronkari buruz sentsibilizatzeko xedearekin antolatuko dira : Bizitzako adin guztietan, kultur gogoa piztearen garrantzia eta lurralde kultur eskaintza sustatzen duen bitartekaritzaren plantan ezartzearen garrantzia.

- 2017ko Urtarrilaren 25an Asteazkenean lehen topaketa profesionala izanen da JUAN KRUZ IGERABIDE gomitaturik. Arte eta Kultur Heziketaren (AKH) testuingurua azaltzeko eta oinarriak finkatzeko parada izanen da bai eta batez ere saio hortan : Juan Kruz Igerabide euskal haur idazle eta olerkariarekin, euskarazko olerkigintzaren haurrenganako sentsibilizazioa lantzeko.

- Bigarren hitzordu bat antolatuko da. Esperientzien trukaketarako unea izango da. Hala, etorkizuneko irakasleak eta animatzaileak tresnaz hornitzeko, tailer praktikoak izango dira. Izan ere, egitura ezberdinetan, arte eta kultur heziketarako ibilbide baten plantan ezartzeko lehen urratsen ekarle nagusiak irakasleak eta animatzeaileak dira.

2016-2017ko denboraldiko haur hezkuntzako hamar kultur ibilbideak :

Ai ze haizea – Haizearen inguruko musikako eta olerkiko zeharkatzea ! / Aiherrako eskola publikoan eta pribatuan

Artista-kanpoko parte hartzaileak : Chris Martineau, Juan Kruz Igerabide, Marie Bidart

Ingurumenariburuzko kondairak / Hazparneko Ezkia Ikastola (CP-CE1)

Artista-kanpoko parte hartzaileak : Xan Errotabehere, Gabriel Durruty parte hartzearekin

Errepikapenetik bariaziorat / Hazparneko Elhuyar kolegioan (5ème 5)

Artista-kanpoko parte hartzaileak : Kristof Hiriart eta Jérémy Ternoy

Pailazoa bere egoera guztietan / Donoztiriko eskola publikoan

Artista-kanpoko parte hartzaileak : Laetitia Boumeddane - Kilikolo Zirko kia

BAM #3 / Heletako lehen mailako eskola publikoan

Artista-kanpoko parte hartzaileak : Valéry Marsan eta Arnaud Marsan – LaFaBam kia

Gure liburu berezia / Makeako lehen mailako eskolan

Artista-kanpoko parte hartzaile : Cécile Prud'homme - Pestacles et cie kia

Etxaldetik bordara : belar bilduma erraldoiaren sorkuntza / Lekuineko St Joseph eskola pribatuan

Artista-kanpoko parte hartzaile : Uxue Arbelbide Lete

Etxaldetik bordara : belar bilduma erraldoiaren sorkuntza / Ezkia Ikastolan

Artista-kanpoko parte hartzaile : Uxue Arbelbide Lete

Euskal ihauteriak / Jean Verdun lehen mailako eskolan (CM1-CM2)

Artista-kanpoko parte hartzaile : Jose Cazaubon – Elirale kia

2016-2017ko AKHL liburuxkan, proiektuen eta ikusgarrien aurkezpen zehatzagoak irakurtzen ahalko dituzue.

 

 

Kultur heziketarako lurralde kontratua

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Hazparneko Lurraldea eta Errobi Herri Elkargoek « Arte eta kultur heziketarako lurralde kontratu » bat izenpetzen dute, Errobiko eta Hazparneko Lurraldeetan, Arte eta Kultur Heziketaren garapena sustatzeko. Lurraldeko haurrekin eta gazteekin arte eta kultur alor desberdinak jorratzea ahalbidetzen duen engaiamendu bat da « Denendako kulturaren » alde, bi Herri Elkargoen lurraldeetan. Sentsibilizazioa eta sormena bultzatzeko ibilbide batzuen bitartez, zirkuaren, antzerkiaren, musikaren eta arte plastikoen alorren ezagutzea proposatuko da.

Arte eta kultur heziketarako lurralde kontratua

Arte eta kultur heziketarako lurralde kontratuen izenpetzaileak :