Communaute de communes de Hasparren

  • Increase font size
  • Default font size
  • Decrease font size
Bienvenue Ingurumena Erreken artatzea
Erreken artatzea

Erreken artatzea

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Ingurumena babesteko eta baloratzeko eskuduntza baitu, Hirigune Elkargoak, Hazparneko Lurraldea eremuaren bitartez, bere erreken artatzea beregain hartzen du.

 

Eginbehar hori ahal bezain ongi betetzeko, Hazparneko Lurraldea eremua MIFEN-arekin (Eremu Naturalei eta Abereei buruzko etxea) lankidetzan ari da.

 

Urketan kokatu den, eta Kostaldetik Xiberua arte lanean ari den gizarteratze elkarte horrek, 42 pertsona enplegatzen ditu, kontratu desberdinekin, baita ere hamar bat koadro.

 

Emmanuel De Juantho zuzendariaren ardurapean, bere lan nagusia eremu naturalen artatzea eta hauei buruzko sentsibilizazioa egitea da.

 

Herri elkargoko kontseiluarekin bilkurak erregularki eginez, MIFEN-ak ahal bezain fite eraman behar diren obreri buruzko berriak emaiten ditu. Bere zerbitzua, obra “arinen” segurtatzea da (aizkolaritza lanak, tresna haundirik gabe ateratzen ahal diren egur metatzeen kentzea, lur meten leuntzea).

 

Bestalde, lan horren ondoan, ur bazterrean bizi diren pertsonei errekak eta haien bazterrak artatu behar direla esplikatzen diete, eta nola egin ere erakusten, teknika sinpleendako. Jabeek batzuetan materialki laguntzen duten jarrera bultzatzaile bat.

 

Erran behar da baita ere MIFEN-a ikastetxeekin lanean ari dela, helburu pedagogiko batekin, haurrak ohar daitezen errekak, eta orokorkiago ingurumena zaindu behar direla.