Communaute de communes de Hasparren

  • Increase font size
  • Default font size
  • Decrease font size
Bienvenue Ingurumena Mendi ibilaldi mapa
Mendi ibilaldi mapa

Gure mendi ibilaldiendako bidexkak

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Gure mendi ibilaldiendako bidexkak

Hazparneko Lurraldeko eremuak mendi ibilaldi edo itzuli baten egiteko paisaia eta erliebe desberdintasun haundi bat eskaintzen du. Hemen oinez ibil daiteke, 18 itzuliren gainean, hots seinalatuak diren 170 km, mendiko bizikletaz horrendako bereziki eginak diren 5 itzuliren gainean, edo zaldiz lurraldea Aturri bazterretatik Baigura arte doan bide sare baten gainean.

 

Baigurako aisialdi guneak abiapuntu anitz eskaintzen ditu, besteak beste bere trein ttipiarekin, eta honi esker, landare eta aberei buruzko interpretazio bidexkara hel daiteke, edo mendi kaskoa arte baita ere.

 

Sare hau Errobi-Aturri-Ursuia Tokiko Mendi Ibilaldi Maparen barne da (39 mendi ibilaldi, 5 mendiko bizikleta itzuli eta zaldiketa sarea) eta hunen gidaliburua eta mapa orokorra Hazparneko Lurraldeko Turismo Bulegoan eskuratzen ahalko duzue http://www.hasparren-tourisme.fr edo Turismo Harrera Lurraldeko webgunean http://www.paysbasque-adour.com/

 

Artatzea

Mendi ibilaldiak errexki iragan daitezen, ibilbideak erregularki garbituak dira. Hazparneko Lurraldea eremuak ardura hau Urketan den MIFEN gizarteratze elkarteari eman dio. Pasatzen direnean, seinalatzea eta egurrezko panelak begiratzen dituzte, sasiak garbitzen, edo traban diren gauzak kentzen (zuhaitz eroriak batez ere).

Ez dudarik ukan abisatzea zernahi makur ikusten baduzue, SURICATE webgunearekin : http://sentinelles.sportsdenature.fr/