Communaute de communes de Hasparren

  • Increase font size
  • Default font size
  • Decrease font size
LAE

E-posta Inprimatu PDF fitxategia
 

LAE

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

10/04/01eko deliberoarekin, Hazparneko Lurraldea herri elkargoak, Baiona eta Landesen Hegoaldeko Lurralde Antolaketa Eskemaz (LAE) arduratzen den Sindikatu anitzan sartzea erabaki du.

Hirigintzaren eraberritzea eta elkartasunari buruzko 2000ko abenduaren 13ko SRU legeak, - 2003ko uztailaren 2ko Hirigintza eta etxebizitzari buruzko legeak aldatu duena, ingurumenaren antolaketa eta hirigintza mailan aldaketa sakonak ekarri ditu.

Hala nola, 2002ko urtarrilaren 1etik geroz, Lur Okupazio Plan (LOP) ohien ordez, Hirigintza tokiko Planak (HTP) sortuak izan dira , eta Antolaketa eta Hirigintza Eskema Nagusi (AHEN) ohien ordez, Lurralde Antolaketa Eskemak (LAE) sortuak izan dira.

Horren ondorio nagusia, LAErik ez bada onartua: gure lurraldearen parte haundi bati Eraikigarritasun mugatuaren printzipioa dagokio. Printzipio horrek hiritartzerako debekatzen ditu, gaur egun naturalak diren eremuak, eta indarrean diren herriko mapek, LOP eta HTPek mugatzen dituzten etorkizuneko hiritartze eremuak. Prefetak baizik ez dio printzipio horri salbuespenik emaiten ahal.

Hala ere, beste aukera bat bada: Herriek, etorkizuneko LAE hori pentsatu, eraiki eta kudeatuko duen sindikatu baten bitartez elkartu behar dute. Kasu hortan, gorago aipatu eremuak hiritartzeari idekiak izaiten ahal dira, erakunde publikoaren baimenarekin.

LAE bat eraikitzeak, egitasmo orekatu eta iraunkor baten sortzeko helburua du lurraldearentzat, hemendik 10 15 urtetara.

Hala nola, Hirigintza kodeak dio, L122-1 artikuluan, LAE batek “hirigintza politika publikoen helburuak finkatzen dituela bizileku, garapen ekonomiko, aisialdi, merkantzia eta pertsona mugimendu, ibilgailu egonaldi eta auto mugimendu mailan". LAEk finkatu behar ditu horrez gain “eremu hiritartuen berregituraketaren eta eremu antolaketaren norabide nagusiak” eta erabaki “hirien eta hiritartzekoak diren eremuen eta laborantxa edo oihan eremuen arteko oreka”.

Bestalde, hirigintza kodeak, L.122-4 artikuluan, dio: “LAE, eskemaren eremuaren barne diren herriarteko lankidetzarako egitura publiko batek, edo herriek eta herriarteko lankidetzarako egitura publikoek osatzen duten sindikatu anitz batek, moldatuko dute”. Sindikatu anitz hunek, lurraldearen jarraitasun bikoitzaren legea errespetatu behar du, erran nahi baitu parte batean izan behar duela eta barrendegirik gabe.

Elementu hauek eskutan, Hazparneko Lurraldea herri elkargoak, Baiona eta Landesetako Hegoaldeko LAEren Sindikatu anitzan sartzea deliberatu du, beste elkargo hauekin:

- Baiona Angelu Biarritzeko hiri elkargoa

- Errobi herri elkargoaSeignanxeko herri elkargoa

- Errobi – Aturri herri elkargoa

- Bidaxuneko Lurraldea herri elkargoa

- Bokale eta Bidarte herriak