Communaute de communes de Hasparren

  • Increase font size
  • Default font size
  • Decrease font size
Bienvenue Turismoa
Tourisme

Hazparneko Lurraldeko Turismo bulegoa

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Hazparneko Lurraldeko Turismo bulegoa 1996an sortua izan da, Ekimen Sindikatuaren segida hartzeko.

Kostaldetik 25km tan, turistikoki Euskal Herriko gune erakargarrienetariko bat, herri arteko egitura horren helburua Hazparneko Lurraldeko hamar herrien xarmaren ezagutaraztea da. Horrela, lurralde hunen abantaila turistikoak baloratzen ditu, izan daitezen aterbetze, ondare, aisialdi, sukaldaritza, kultura edo animazio mailan. Bere ingurumen naturalean, lurralde horrek bisitariak liluratuko ditu bere berezitasuna eta egiazkotasunarekin.

Turismo perdeak arrakasta badu, denborak holakoak dira.

Laborantxa-turismoko jarduerak biltzen ditu. Inguru hauetan eragin haundia du eremuen okupazio mailan, baita ere eraikia den ondarean eta tokiko sare ekonomikoan.

Udatiar eta baserritarren arteko harreman estuen sortzea da bere abantailetarik bat. Alabainan, baserrira joaiteko hautua egin duten udatiarrek hango laborari, biztanle edo ofizialeekin harremanak ukan nahi dituzte, herriko, eskualdeko eta baserriko biziari buruzko gauzak ikasiz, historia eta ohidurekin batera. Gehienetan, gauza sinple eta egiazkoak xekatzen dituzte.

Galdera horri erantzuteko, Turismo Bulegoa ahal bezainbat tokiko eragileekin lanean aritzen entseatzen da: Elkarteak, aterpetxe edo etxebizitza partikularreko gela baten jabeak, ofizialeak, laborari ekoizleak…

Bestalde, Hazparneko Lurraldeko Turismo bulegoa, Errobi-Aturri-Ursuia Turismo Harrera Lurraldearen kide da. Lankidetza horri esker, bisitariei informazio eta komunikazio tresna anitz eskaintzen ahal zaizkie (ibilaldi tematikoak, soinu-gidariak, mendi ibilaldi gidariak, jokoak...).

Urte guzian idekia, lan taldeak pertsonak plazerrekin lagunduko ditu haien egonaldi denboran eta egitasmo desberdinetan.


Beste edozein xehetasun osagarrirentzat:

Hazparneko Lurraldeko Turismo Bulegoa
2, jondoni joane plaza- 64240 Hazparne
Tel. 05 59 29 62 02 / Fax 05 59 29 13 80.

e-gutunak : Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
Webgunea :
http://www.hasparren-tourisme.fr

Bastidako Turismo bulegoa
Arkupeko plaza, 64 240 Bastida
Tél / Fax : 05 59 29 65 05

e-gutunak :  Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
Webgunea : http://www.labastideclairence.com/

 

 

 

Errobi-Aturri-Ursuia Turismo Harrera Lurraldea

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

1975an sortuak, Turismo Harrera Lurraldeek, nortasunak, ondarea, eta tokiko jakitateak errespetatzen dituen baserriko turismo ekonomiko baten garapenean parte hartzen dute, duela orain 30 urte.

Errobi-Aturri-Ursuia lurraldea, Harrera Lurraldeen eta Turismo bulegoen ordezkaritzak 2006an labelizatu duena, lurraldeko Turismo Bulegoekin lankidetzan ari da.

Turismo Harrera Lurraldeak, bere 18 baserriko herriekin, ondarea, gastronomia eta turismo berdeari lotua duen irudi bat dauka.

Harrera, Bastidako, Hazparneko Lurraldeko, Bidaxuneko Lurraldeko, zortzi "Turismo Harrera Lurraldeko geldialdiek” eta “Lurraldeko azieta” labela duten bost ostalariek osatzen duten sare zabal baten gainean oinarritzen da.

Sare hau interneti esker ere eta newsletter hauen bidez ibiltzen da :
- “Bons plans” delakoak, lurralde osoko agerraldiak eta animazioak aurkezten dituztena (hilabetean 2 aldiz).
- “Echos du Territoires” delakoak (Lurraldeko oihartzunak), lurraldeko eta bere eragileen berrikuntzak aurkezten dituztena (hiru hilabete guziz).

Beste edozein xehetasun osagarrirentzat:

Turismo Harrera Lurraldea

1 Place du Fronton - 64520 Bidache 
Tél 05 59 56 03 49 
Email :  Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
Site Internet : http://www.paysbasque-adour.com/

 

 



haut de module

Laborantxa biologikoa

Garro_920"Laborantxa biologikoa eta zirkuitu laburrak

Herri elkargoa aktiboki lanean ari da Mendiondoko Garro etxaldean bio baratzegintza proiektuaren garatzeko, Garroko elkartea eta Mendiondoko herriarekin elkarlanean. 5 ha-ko ekoizpena abiatua da, hastapen batean kontsumitzaileei zuzeneko salmenta batekin (saskiak), edo ondotik emeki emeki jantegiei buruz joanez. Lana aitzina doa talde plataforma baten eraikitzearekin.

[Gehiago jakiteko]

haut de module
titrecarte
bas de module
bas de module