Communaute de communes de Hasparren

  • Increase font size
  • Default font size
  • Decrease font size
Bienvenue Garapen ekonomikoa
Garapen ekonomikoa

Laborantxa biologikoa

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

2010az geroztik, Hazparneko Lurraldea Herri Elkargoa Laborantxa Biologikoa sustengatzeko eta zirkuitu laburren garapenarendako urratsak egiten hasi da. Partaide publiko eta pribatu batzuekin eraikia izan den estrategia batean oinarritzen da, eta emeki-emeki abiatuko diren operazio konkretuak sortzeko aukera emaiten du

Estrategiaren aurkezpena
Bio Laborantxa eta zirkuitu laburrak (pdf)

Garroko etxaldearen aurkezpena
- Garro (pdf)
- Plaquette Euskara (pdf)

Garapen Kontseiluak antolaturiko SAREA 21 Topaketak

Garro

Garro

Garro

chateau

Garro

 

Animazio ekonomikoa

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

ALDATU enpresen laguntza zentroa, Hazparneko Lurraldeko animazio edo sustatze ekonomikoaz arduratzen da Herri elkargoarentzat.

ALDATU enpresa sortzaileak laguntzea du helburu, eta orokorkiago tokiko enpresaburuak haien egitasmoetan.

Bestalde, ALDATUk 800m²ko lantegi mintegi bat kudeatzen du, baita ere 200m²ko lantegi hotel bat.

Beste edozein xehetasun osagarrirentzat :

ALDATU
Larraidy etxegunea – BP 21- 64 240 HAZPARNE
05 59 70 28 89 / Fax 05 59 70 28 83.

Webgunea : http://www.aldatu.org

 

Aktibitate eremuak

E-posta Inprimatu PDF fitxategia

Garapen ekonomiko mailan eskudun, Hazparneko Lurraldeak gogoeta bat eraman du, lurraldeak ofiziale eta industrial sarea garatzeko eta mantentzeko duen gaitasunari buruz.

Gogoeta horrek eskaera erregular bat agertarazi du: lurraldeko enpresek garatzeko baldintzak ez dituzte aurkitzen ez delako aski lurrik, ondorioz ahultzeko edo ihes egiteko arriskuak agertzen dira.

Hori ikusiz, Herri Elkargoak deliberatu du aktibitate eremuen antolaketa lanetan hastea.

Hala nola, 2006an, Mendiko Borda aktibitate eremuaren antolatze obrak eginak izan dira, 7,5 hektarea lur egokitzeko, eta ondotik 1500 eta 7000m² arteko 14 parte saltzeko.

A64 autobideko ateratzetik hurbil, epetan eremu horrek 150 eta 200 lanpostu sortu behar lituzke.

Mendiko Bordaren arrakasta ikusiz, Hazparneko Lurraldeak bere indarrak segitu behar ditu ekonomiarendako egina den eremu eskaintza baten garatzeko.

 

 

 



haut de module

Laborantxa biologikoa

Garro_920"Laborantxa biologikoa eta zirkuitu laburrak

Herri elkargoa aktiboki lanean ari da Mendiondoko Garro etxaldean bio baratzegintza proiektuaren garatzeko, Garroko elkartea eta Mendiondoko herriarekin elkarlanean. 5 ha-ko ekoizpena abiatua da, hastapen batean kontsumitzaileei zuzeneko salmenta batekin (saskiak), edo ondotik emeki emeki jantegiei buruz joanez. Lana aitzina doa talde plataforma baten eraikitzearekin.

[Gehiago jakiteko]

haut de module
titrecarte
bas de module
bas de module