Aktibitate eremuak

Inprimatu

Garapen ekonomiko mailan eskudun, Hazparneko Lurraldeak gogoeta bat eraman du, lurraldeak ofiziale eta industrial sarea garatzeko eta mantentzeko duen gaitasunari buruz.

Gogoeta horrek eskaera erregular bat agertarazi du: lurraldeko enpresek garatzeko baldintzak ez dituzte aurkitzen ez delako aski lurrik, ondorioz ahultzeko edo ihes egiteko arriskuak agertzen dira.

Hori ikusiz, Herri Elkargoak deliberatu du aktibitate eremuen antolaketa lanetan hastea.

Hala nola, 2006an, Mendiko Borda aktibitate eremuaren antolatze obrak eginak izan dira, 7,5 hektarea lur egokitzeko, eta ondotik 1500 eta 7000m² arteko 14 parte saltzeko.

A64 autobideko ateratzetik hurbil, epetan eremu horrek 150 eta 200 lanpostu sortu behar lituzke.

Mendiko Bordaren arrakasta ikusiz, Hazparneko Lurraldeak bere indarrak segitu behar ditu ekonomiarendako egina den eremu eskaintza baten garatzeko.