Hazparneko Lurraldeko Turismo bulegoa

Inprimatu

Hazparneko Lurraldeko Turismo bulegoa 1996an sortua izan da, Ekimen Sindikatuaren segida hartzeko.

Kostaldetik 25km tan, turistikoki Euskal Herriko gune erakargarrienetariko bat, herri arteko egitura horren helburua Hazparneko Lurraldeko hamar herrien xarmaren ezagutaraztea da. Horrela, lurralde hunen abantaila turistikoak baloratzen ditu, izan daitezen aterbetze, ondare, aisialdi, sukaldaritza, kultura edo animazio mailan. Bere ingurumen naturalean, lurralde horrek bisitariak liluratuko ditu bere berezitasuna eta egiazkotasunarekin.

Turismo perdeak arrakasta badu, denborak holakoak dira.

Laborantxa-turismoko jarduerak biltzen ditu. Inguru hauetan eragin haundia du eremuen okupazio mailan, baita ere eraikia den ondarean eta tokiko sare ekonomikoan.

Udatiar eta baserritarren arteko harreman estuen sortzea da bere abantailetarik bat. Alabainan, baserrira joaiteko hautua egin duten udatiarrek hango laborari, biztanle edo ofizialeekin harremanak ukan nahi dituzte, herriko, eskualdeko eta baserriko biziari buruzko gauzak ikasiz, historia eta ohidurekin batera. Gehienetan, gauza sinple eta egiazkoak xekatzen dituzte.

Galdera horri erantzuteko, Turismo Bulegoa ahal bezainbat tokiko eragileekin lanean aritzen entseatzen da: Elkarteak, aterpetxe edo etxebizitza partikularreko gela baten jabeak, ofizialeak, laborari ekoizleak…

Bestalde, Hazparneko Lurraldeko Turismo bulegoa, Errobi-Aturri-Ursuia Turismo Harrera Lurraldearen kide da. Lankidetza horri esker, bisitariei informazio eta komunikazio tresna anitz eskaintzen ahal zaizkie (ibilaldi tematikoak, soinu-gidariak, mendi ibilaldi gidariak, jokoak...).

Urte guzian idekia, lan taldeak pertsonak plazerrekin lagunduko ditu haien egonaldi denboran eta egitasmo desberdinetan.


Beste edozein xehetasun osagarrirentzat:

Hazparneko Lurraldeko Turismo Bulegoa
2, jondoni joane plaza- 64240 Hazparne
Tel. 05 59 29 62 02 / Fax 05 59 29 13 80.

e-gutunak : Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
Webgunea :
http://www.hasparren-tourisme.fr

Bastidako Turismo bulegoa
Arkupeko plaza, 64 240 Bastida
Tél / Fax : 05 59 29 65 05

e-gutunak :  Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
Webgunea : http://www.labastideclairence.com/