Etxaldetik Bordara erakusketa (AKHL-en karietara)

Inprimatu

Vernissage de l'exposition le 24 juin à Bonloc

Lekuineko St Josep eskolak eta Ezkia ikastolak belar bilduma erraldoia deskubritzera proposatzen dizuete Lekuineko parke publikoan 2017ko ekainetik agorrilerat.

Hazparneko lurraldea eremuko kultur zerbitzuak proposaturitako arte heziketa proiektuaren emaitza da erakusketa honi. Kultur zerbitzuak kudeatzen duen Arte eta Kultur Heziketarako Lurralde disposiboaren (AKHL) karietara egin ahal izan da.

Ardi mihia, garraga, kardo xuria, ihia, suge mahatsa... Baserritik bordarako bidean, inguratzen gaituzten landare ezberdinen izenak dira. Uxue Arbelbide artista-grafista eta Jon Sudupe landareen aditu zorrotza, lurraldeko ikastetxeetako ikasgela batzuekin, eguneroko landare horien ezagutza egitera abiatu dira. Hala, belar bilduma erraldoi bat osatzen duen transkripzio grafiko bat egin dute. Kanpoan iraganen den erakusketa honetan, obra hori ikusteko parada izanen duzue.

Baigura mendian Uxue Arbelbide artistarekin eta Jon Sudupe botanikariarekin egindako ibilaldi-aurkitze batekin hasi da abentura, ibilbidean kausitutako floraren ikertzeko eta ikertzaile liburuxkaren betetzeko. Botanikariak haurrei lekuko floraren ezagutzeko lehen irakaspenak eman dizkie (landareen izenen jatorria, ezaugarriak eta propietateak) eta haurrak forma organikoak grafikoki irakurtzera lagundu zituen artistak. Taula botaniko multzo baten sorkuntza sortu dute. Mendian bildutako eta behatutako landareen transkripzioa eta interpretazioa.

 

Taula botaniko multzo baten sorkuntza. Mendian bildutako eta behatutako landareen transkripzioa eta interpretazioa. Baigura mendian Uxue Arbelbide artistarekin eta Jon Sudupe botanikariarekin egindako ibilaldi-aurkitze batekin hasi da abentura, ibilbidean kausitutako floraren ikertzeko eta ikertzaile liburuxkaren betetzeko. Botanikariak haurrei lekuko floraren ezagutzeko lehen irakaspenak eman dizkie (landareen izenen jatorria, ezaugarriak eta propietateak) eta haurrak forma organikoak grafikoki irakurtzera lagundu zituen artistak.