2014ko borroka kanpaina

Inprimatu

francefrelon3

Duela zenbait urte, Hazparneko Lurraldeak asiako liztorraren hedapenaren kontrako politika bat eramaiten du, eta borroka moldeen bilakaeraren berri hartzen du, bereziki GDSA64 erakundearekin (Erleen Defentsa elkartea ) eta Natura Historiako Museo Nazionalarekin.

Gomendio berriak kontutan harturik, Hazparneko Lurraldeak deliberatu du, 2014ko :

- bere erreginen harrapatze kanpaina ez berritzea : Uste komunak dionaren kontra, indar guziak erreginen harrapatzean emaiteak ez du zinezko arraposturik ekartzen. Arteak ez direnez biziki selektiboak, intsektu mota guziak hiltzen ahal dira. Kaltegarriak ez diren espezien harrapatzeko arriskua biziki haundia da (erleak bezala).

-indar guziak arteen pausatzean emaitea uztailetik azarora kofoinen inguruan, harraparien presioa apaltzeko eta leizor kolonien ahultzeko

- liztor ohantzeen suntsitzea sustengatzea, Erleen Defentsa Elkarteak formatu dituen laguntzaileek parte hartuz (baldintza batzu betez*)

- lurraldean gaindi seinalatuak izan diren liztor ohantzeak zerrendatzen dituen karta baten sortzea Estatuko eta Pariseko Naturaren Historia Museoaren zerbitzuei helarazteko urte bukaeran.

 

Lagun gaitzazue asiako liztorraren kontra borrokatzen ! Téléchargez le formulaire de signalement de nids de frelons asiatiques.

Uste komunak dionaren kontra, indar guziak eme sortzaileen harrapatzean emaiteak ez du zinezko arraposturik ekartzen. Arteak ez direnez biziki selektiboak, intsektu mota guziak hiltzen ahal dira. Kaltegarriak ez diren espezien harrapatzeko arriskua biziki haundia da (erleak bezala)