Herriarteko Tokiko Hirigintza Plana

Inprimatu

2015ko abenduaren 17ko erabakiaren arabera, Hazparneko Lurraldea Herri Elkargoak bere Herriarteko Tokiko Hirigintza Planaren sortzea agintzen zuen eta elkar aditze baldintzak finkatzen zituen.


Zein garapen nahi dugu ? Nun eraiki? Bihar, zein lurralde laborantzarendako ?
Besteak beste galdera hauei arrapostu eman beharko die hTHPak. Bere rola funtsezkoa da. Lanketa honen bidez, Herri Elkargoak proiektu estrategiko bat ukan nahi du bere eremuarendako. hTHPak lurraldearen antolaketa eta garapena gidatuko ditu ondoko 10 urteendako eta ondorioz lurraren erabilpen baldintza orokorrak finkatuko.
Erronkak garrantzizkoak dira: hirigintza eta lurralde antolaketa mailan, bizitegi, laborantza, ingurumen, garapen ekonomiko eta mugimendu mailan...


Herritarrekin elkar aditze bilkurak
Lurraldearen diagnostikoaren eta Antolamendu eta Garapen Iraunkorreko proiektuaren lehen elementuak aurkezteko, Hazparneko Lurraldeak elkar aditze bilkura publikoak antolatu ditu. Herri Elkargoko leku ezberdinetan iragan dira ahal bezainbat jendek parte har dezan :


• Azaroaren 28an, 20:30tan, LEKORNEn, Hodi Aldean gelan;
• Abenduaren 1an, 18:00tan, HAZPARNEn, Herri Elkargoko egoitzan, Francis Jammes karrikako 54an ;
• Abenduaren 1an, 20:30an, BASTIDAn, Herriko Etxean.

Bilkuretan aurkeztua izan den dokumentua HEMEN duzue.


Oroitarazia da elkar aditze txosten bat eta adierazpen erregistro bat publikoaren esku utziak direla herri Elkargoko egoitzan eta kide diren 11 Herriko Etxeetan.

2015/09/29ko deliberoa

2015/12/17ko deliberoa

Antolaketa eta garapen iraunkorreko proiektua (AGIP) (eus)

AGIP-ri lotutako eztabaidak (fr)