Aurkezpena

Inprimatu

Beskoitze nun kokatzen da?:

Beskoitze Lapurdiko probintzian da.
Herria Baionatik hamabost bat kilometrotan da.

Village de Briscous Village de Briscous Village de Briscous

 

Beskoitzeko hautetsiak

 Deitura izena  Funtzioa
  AYENSA Fabienne  A
  JOCOU Pascal  A1
  LAGRENADE Annie  A2
  ELIZAGOYEN Patrick  A3
  ERRECART Mado  A4
  CHAULET Serge  A5
  BAGNERIS Sophie  A6
  DUHAU Jonathan  K
  LOUIT Sophie  K
  ITHURBIDE Eliane  K
  ETCHEVERRY Monique  K
  MARCARIE Olivier  K
  DOYHAMBEHERE Florence  K
  ROUX Jean-Louis  K
  DELGUE Philippe  K
  LARRAMENDY Peio  K
  DOYHENARD Maryannick  K
  LARREGUY David  K
  OSPITAL Jean-Michel  K
  LABROUCHE DASSÉ Danielle  K
  LAFITTE Thierry  K
  BIZEAU Christine  K
  LARROQUE Jean-Baptiste  K

Historia pixka bat

 

BESKOITZE, erdi arotik ezagutuak (bainan segurki zaharragoak) diren bi bide zaharren elkargunean kokatua da.


Batek, mendebaldetik ekialdera, BAIONA uzten zuen « mocoron portalean », gaztelu  berrian dirauen harresidun atea, BIDAXUNE elkartzeko.

Besteak, iparraldetik hegoaldera, AHURTIko ibai portua HAZPARNEri juntatzen zion.

BESKOITZE lehen aldikotz izendatua da 1249an, bainan segurki zaharragoa da. Etxe batzu aipatuak dira 13. mendeaz geroztik, idatzietan.


BESKOITZE izenak, zaila den toponimia arloan, bi erranahi ukan litzake:

-BERAISCORTZ 1249an, berar-itz-koitz, « belar ainitz heldu den gailurra »
-Edo BERASKOITZ(A), berasko/belasko-ren eremua, hots belatzarena.

1331an, Inglaterrako erregeak, AKITANIAKO duke zenak, Raymond DURAND-i justizia apal eta garaia eskaini zion BESKOITZE, BARDOZE eta AHURTIko parropien gain.  Emakida hau eskuz aldatu zen askoz berantago, GRAMONT familiari utziz. Haatik, BESKOITZE fite berriz itzuli zen LAPURDIko auzitegiaren menpera.

BESKOITZEren historia hobeki ezagutua da Frantses iraultza garaian (1793an, iraultzaileek « HIRIBERRY » izendatzen dute). Naturalki, parropia zatitua izan zen alde eta kontra ziren apezen arteko kalapitarengatik .

ERRETORAENA etxea, gotorlekua izengoitia zuena, luzaz DELISSALDE familiaren egoitza izan zen (hainbat ordezkarik eragin haundia ukan dute LAPURDIko bizian 18 eta 19.mendean).

URGAZIETA herrixka parrokiari juntatu zaio 1832an: URGAZIETA luzaz eskualdeko industria garrantzitsuenetarikoa zen (20km ko  hodi batek lotzen zuen MIARRITZEko ur bero gazieri).

BESKOITZEk pertsonai ospetsuak aterbetu zituen : BESKOITZEKO gizon haundia Joanes LEIZARRAGA da, apez eta jakintsua, 1506an sortua. Jeanne D’ALBRETren manupean, testametu berriaren euskarazko itzulpenaren kargua ukan zuen, eta beste erligiozko liburu batzu ere itzuli zituen.

BESKOITZEko beste seme bat, 19.mendekoa, DOURISBOURE apeza, 1825an sortu zen misionesta, 1850an joan zen « Ba-hnar »-en ebanjelizatzera COCHINCHINE aldera, seminario haundiko nagusia bihurtuz. Hiltzean, ikerketa bat utzi zuen, « Bahnar deitu salbaiak ». Biek haien ekarpena eskaini diote euskal eta mundu mailako kulturari.

Gaur egun, BESKOITZEk gomitatzen zaitu bere elizaren deskubritzera, haren galeriak, 1860 eta 1864 urteen artean eraikiak, bere etxalde ederrak, bere jaun etxeak eta bere ondare ttipia.

.