Lekuine

Inprimatu


Lekuineko herria :

Lekuin Euskal Herriko Herri ttipi bat da, Lapurdi eta Baxe Nafarroaren artean dena.

 Lekuineko hautetsiak :

 Deitura Izena  Funtzioa
  ETCHEVERRY Michel  A
  CAILLABA Bernard  A1
  PISCIONE Patricia  A2
  LAFITTE Janine  K
  HARAN Martial  K
  SORHOUET Georges  K
  PETRISSANS Jeanine  K
  BERNARD Claude  K
  JANICKI Jérôme  K
  LABADE Nicolas  K
  ETCHEVERRY Peio  K

Historia pixka bat

Lekuinek historia aberats eta berezia du :

Herria Orreagako monasterioaren menpe egon da XII. mendetik XVIII. mende hastapena arte. Lekuindarrak  ez ziren ez libre ez esklabu, kolon izeneko estatusa zuten, eta Orreagak finkatu zerga ezberdinak ordaindu behar zituzten.

XVIII. mende hastapenetik frantses iraultza arte, herria Baionako apezpikutegiaren jabetza bilakatzen da.

Ancienne photo de Bonloc
Frantses iraultzak abantailak ezeztatuko ditu eta apezeriaren aberastasunak  deseginen.

Lekuindarrek azkenean egiazko herritar estatusa berreskuratuko dute.

Arrazoin historiko horiengatik direa Lekuindarrak haien nortasuna atxikitzeaz hain axolatuak ?


Herriko usaia

Lekuinen bakarrik atxemaiten den usaia batek irauten segitzen du : Jondoni Joane bezperan, astirian, ihiztari guziek, eta orokorki arma bat duten pertsona guziek, airean tiratzen dute haien ate aitzinetik.

Nehork ez daki xuxen nundik heldu den usaia hori bainan bakotxak artoski segitzen du.