Euskararen erabileraren sustatzea

Inprimatu

Hobekuntza kontratuaren izenpetzea Hazparneko Lurraldea, Hazparneko Herriko Etxea eta EEP-ren artean


Euskararen Erakunde Publikoak esperimentazio bat abiatu du Itsasu, Hazparne eta Mauleko Herriko Etxeekin, haien zerbitzuetan euskararen erabilpena sustatzeko. Esperimentazio horretan, Herriko Etxe bakoitzarekin eta haien Herri Elkargoarekin hobetze kontratu bat adostu da, non zerbitzuz zerbitzu euskararen erabilpena sustatzeko neurriak zehazten diren.

Hobetze kontratuak, euskarazko harrera bat proposatzeko nahia agertu duten langileetan oinarrituz eraiki dira eta, kasuan kasu, formakuntza saioak ere aurreikusten dituzte.

Adibide gisara, harrera, komunikazioa, kultura, gazteria, kirolak, egoera zibila, zerbitzu sozialak... dira euskarazko harrera proposatuko duten zerbitzu batzuk. Bi (Itsasu), edo sei urteko iraupenarekin (Hazparne eta Maule), hobekuntza kontratu hauei esker, lehenetsi zerbitzuetako langileek, pixkanaka, euskara beren funtzionamenduan sartzen ahalko dute, bi hizkuntzetan modu autonomoan lan egiteko gisan.

Beste herri batzuekin eraman esperimentazioak bururatuko direnean, beste hobekuntza kontratu batzuk izenpetzen ahalko dira, epe labur batean..

Iturria: http://www.mintzaira.fr/

contrat2 contrat1
Frantxua Maitia, EEPko lehendakaria eta Pierre Haiçaguerre, Hazparneko Lurraldea Herri Elkargoko lehendakaria. Hazparneko Herriko Etxea