Lurraldeko etxebizitza politika

Inprimatu

'Définition de la Politique Habitat Communautaire" dokumentua deskargatu

Erronka ekonomiko, sozial eta iraunkorrei arrapostu emaiten dien lurralde proiektu batean manera boluntaristarekin engaiaturik, Hazparneko Lurraldeak gogoeta bat abiatu nahi izan du tokiko eragileekin eta instituzioekin etxebizitzari buruz.    

briscous3Alabaina, bere kokapen estrategikoak, eta bere ingurumenaren kalitateak hiriko eta baserriko erronkak eragiten dituzte. Baionako hirigunearen hurbiltasunari eta bizimoldeetan usaien aldaketei lotuak diren bilakaera soziodemografikoek gure lurraldearen erakargarritasuna eta etxe eta lurren merkatuaren kiski-kaskak berresten dituzte.

Bereziki populakuntza harrera eta diru baliabide mailan azpian jokoan denari aurre egiteko, hautetsiek deliberatu dute zinezko espazio esku hartze estrategia baten finkatzea, koherentea eta lurraldeari lotua, funtsezko gogoeta baten eramaiteko etxebizitzari buruz, eta erreferentzia esparru baten ukaiteko, haien tokiko politika gidatuko duena etxebizitza mailant.

Dokumentu hau 2013ko ekainetik 2014ko martxoa arte eramana izan den ikerketa baten emaitza da. Lurralde diagnostiko bat aurkezten du (egoera sozio demografikoa, dinamika ekonomikoen egoera, eta bizitegien eta merkatuaren funtzionamenduaren egoera). norabide estrategikoak eta elkargoko garapen aitzin ikuspen bat etxebizitza mailan.