Pack Euskara 2 2015

Inprimatu

2012 urteaz geroz, Hazparneko Lurraldea, Euskararen Erakunde Publikoarekin partaidetzan, haur sortu berrien gurasoak euskararen transmisioari buruz sentsibilizatzeko dispositibo bateratu batean engaiatu zen. Geroztik, lehen dispositibo bat, Pack euskara I, haur sortu berrien gurasoer banatua zaie lurraldean gaindi.

 pack2 2015b  Pack2 2015bweb

 

Lehen dispositibo honen jarraipenean, bigarren urrats bat pentsatua izan zen, Pack euskara 2 igorrriz, 18 hilabete eta bi urte eta erdi artean dituzten haurren gurasoei. Denak gutun azaletan sartu eta, Pack euskara 2 delakoak igorriak izan dira egun hauetan. Gutun azal pollit bat da, eta barnean gurasoek aurkituko dituzte : “Euskara eskolan, ttantto bat gehiago zure haurrarentzat” liburuxka, “Pipas eta kanabera magikoa” liburua, ELKARek argitaratua, (frantsesezko itzulpenarekin orri baten gainean), eta “Marijane Kanta Zan” Oskorri taldearen diskoa.

Liburuxka PDF formatuan.

Xehetasun gehiagorentzat : Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu