Lurraldeko haurrei « 01.01 » ikusgarria miresgarria iruditu zitzaien

Inprimatu

01.01.lagunarte

Aurten, Hazparneko Lurraldeak LagunArte konpainiaren partaidetzarekin, lurraldean eskolatuak diren haurrendako ikuskizunetako arteen sentsibilizazio lan bat bultzatu du. Partaidetzaren azken proposamena, « 01.01 » ikusgarria, atabalari eta musikari batekin, mutxikoer buruzko EliralE eta LagunArte konpainien sorkuntza izan da.

Jose Cazaubon eta Jokin Irungarai antzezleek, Hazparneko Lurraldeko bidexkak zeharkatu dituzte, haien Maritxu tandem gainean, Bezkoitze, Bastida, Izturitze, Aiherra, Donoztiri, Donamartiri, Lekuine, Lekorne eta Hazparneko hirugarren mailan (CE2, CM1, CM2) diren haurren ezagutza egitera eta « 01.01 » ikusgarria aurkeztera.

400 bat haur eta haien irakasleak, ikusle eta partehartzaile bilakatu dira « 01.01 », dantza eta musika ikusgarriaren barne. Gorputza eta atabalaren erritmoen bidez, artistek, bi hizkuntzak elkartzen zituen diskurtso baten sortzea lortu dute. Ikusle gazteek haien iritzia, biziki baikorra, gurekin partekatu zuten : « Irrigarri zen ! Bizikletatik erortzen ziren ! » « Bizikletarekin musika egiten zuten! » « Denen aintzinean dantzatu genuen! »