"Bien chez soi" IOE

Inprimatu

 

Zuen etxebizitzan obren egiteko laguntzak !

Hazparneko Lurraldea Herri Elkargoak Departamenduko Kontseiluaren 2015-2018

egitarau berrian parte hartzen du.

Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Kontseiluak bere Interes Orokorreko Egitaraua (IOE) abiatzen du, beren ontasuna alokatzen edo bertan bizi diren jabeek, baldintzapean, ANAHren (Etxebizitzaren Bulego Nazionala), Departamenduko Kontseiluaren eta Herri Elkargoaren laguntzak ukan ditzaten etxebizitzaren hobetze obren egiteko.
Izan ere, egitarau honi esker jabeak lagunduak dira haien etxebizitzaren hobetze edo berritze proiektuan, diru laguntzen bidez berritze obra larriendako, energia aurrezte obrendako, edo etxearen egokitzearendako adineko pertsona / elbarrituen etxean atxikitzeko.
Aitzineko egitarauaren arrakasta ikusirik (2012-2014) Hazparneko Lurraldeak deliberatu du Departamenduko Kontseiluarekin duen engaiamendua berritzea, diru laguntza osagarri bat ekarriz hautatuak izaiten ahal diren txostenetan.

 pig

PDispositibo honen biziarazteko lurraldean gaindi, Departamenduko Kontseiluak SOLIHA (PACT ohia) egiturari kitorik eta manera pertsonalizatuan "Bien chez soi" IOEan hautatuak izaiten ahal diren jabeen berritze proiektuak laguntzeko ardura eman dio (etxebizitzaren bisita eta diagnostikoen egitea, aholkuak obralaritzan, diru laguntza txostenen osatzeko laguntza).

Hautagaitza baldintzen eta diru laguntzen ezagutzeko, gomitatzen zaituztegu Departamenduko "Bizileku" zerbitzua deitzera ((05.59.11.40.71 / 05.59.11.41.50) edo Soliha Pays Basque 05.59.46.31.31).